Oharrak

AURREKO HITZORDUA eskatzen duten udal kudeaketak

2021/07/19

ERROLDATZE ZIURTAGIRIA ateratzeko EZ DA BEHAR aurretik izena eman behar. Eska daiteke 010/ 944 66 00 00 telefono zenbakira deituz, Areetako HAB-N (Las Mercedes kalean) edota Algortako HAB-n (Torrene kalean) eta Administrazio Elektronikoko Bulegoan.

HABetan EZ DIRA BakQ EGITEN. Horretarako, KZ Guneetara jo behar da.

 BAKARRIK HITZORDUAREKIN funtzionatzen duten udal zerbitzuak:

  • Algortako eta Areetako HABekin lotutako kudeaketak egin ahal izateko (erroldako kontsulta, dokumentazioa jasotzea, inprimakiak eskatzea, obra-baimena, e.a.: 010/ 944 66 00 00 telefonoaren bidez (08:00etatik 19:00etara, astelehenetik ostiralera) edo loturan https://citaprevia.getxo.eus 
  •  Hirigintza Arloari lotutako kudeaketak: - 010/ 944 66 00 00 telefonoaren bidez (08:00etatik 19:00etara, astelehenetik ostiralera) edo loturan https://citaprevia.getxo.eus
  • Diruzaintza eta Diru-bilketa: Kopiak egitea edo jaulkitzea, ordainketa-gutunak igurtzea, ordainketak, helbideratzeak, geroratzeak, zatiketak, TAO, e.a.  inguruko tramiteak, hitzorduarekin: https://citaprevia.getxo.eus 
  • Udal Artxiboa: posta elektronikoz helbidera (NAHITAEZ adierazi behar da zer kontsulta egin nahi den), eta Administrazio Elektronikoaren Bulegoaren bidez ere
  • Isunak: telefonoa  944810302
  • Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak: Algorta-Neguri: 94 4660101, Romo-Areeta: 94 4660153, Getxo-Andra Mari: 94 4660130
  • Ezkontza zibilak: 010/ 944 66 00 00 telefonoan
  • KIUB: 944660111 telefonoa edo posta elektronikoa

AHOLKUAK UDAL BULEGOETARA HURBILTZERAKOAN:

  • Beharrezkoa da musukoa erabiltzea. Ezin da balbula eshalatorioko musukorik erabili.
  • Uneoro errespetatuko dira instalazioen gehieneko edukiera, bi metroko babes-distantzia eta ezarritako higiene-neurriak.
  • Langileen jarraibideak bete beharko dira une oro.
  • Zeure boligrafoa eraman behar duzu.
  • Puntualtasuna eskatzen da.
  • Izapide bat baino gehiago egin behar bada, elkarren segidako hitzordu bat baino gehiago eskatu.
  • Bulegoetara pertsona bakar bat sartuko da, menpeko pertsonak izan ezik.
  • Tramitea egin eta gero ezin da bulegoan geratu.
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +