Gizarte Kohesiorako Dirulaguntzak

Oinarrien xedea dirulaguntzen emakida arautzea da, betiere udalaren aurrekontuetako mugak betez; dirulaguntzak izaera juridikoa duten, irabazi asmorik ez duten eta Getxon edo getxotarrei zuzendutako gizarte kohesioko jarduerak egiten dituzten erakundeei zuzenduta daude. Jarduerak honako alorren barne egon beharko dira:

  • Sentsibilizazioa eta gizarte eraldaketarako hezkuntza
  • Haurtzaroa eta gazteria
  • Zahartze aktiboa
  • Balioetan oinarritutako heziketa
  • Mendekotasunak prebenitzea
  • Gizarte Zerbitzuak

Edo bestelako zeharkako politiketatik jarduten dutenak:

  • Berdintasuna
  • Kulturartekotasuna
  • Aniztasun funtzionala
  • Belaunaldi aniztasuna
  • Afektu eta sexu aniztasuna
  • Elkartasuna

Modu horretan honakoak lortu nahi dira:

  • Udalerrian gizarte kohesio handiagoa sustatzea.
  • Udalerrien asoziazionismoa sustatu eta bultzatzea.
  • Gizarte Kohesioaren alorrean programak, prestazioak eta jarduerak garatzeko gizarte ekimena bultzatzea.
  • Sektore publikoaren eta gizarte erakundeen artean lankidetza erraztea.

2 diru-laguntza lerro ezarri dira:

  • 1 lerroa: Getxoko erakundeak mantentzea, martxan egotea eta indartzea.
  • 2 lerroa: Gizarte Kohesioaren arloko intereseko proiektuak

2021. Diru-laguntzak

Eskaerak aurkezteko epea: ekainaren 16tik uztailaren 15era

- 2020ean emandako diru-laguntzak
- 2019ean emandako diru-laguntzak

- 2020ean urkatutako diru-laguntzak
- 2019ean urkatutako diru-laguntzak

- Gobelaurre Boluntariotza Zentroko lokalak erabiltzeko eskaerak

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +