Berriak

GLLak justifikatzeko epea

2021/12/21

GLLak justifikatzeko epea datorren urtarrilaren 28an amaituko da

Datorren urtarrilaren 28an amaituko da 2021ean zehar emandako GLL, Gizarte Larrialdietarako Laguntza guztiak justifikatzeko epea. Diru-laguntzak justifikatzeko emandako kontzeptuaren ordainagiriak, fakturak edo/eta beharrezko egiaztagiriak aurkeztu beharko dira. 

Udalak gogoratzen du beharrezkoa dela jasotako Laguntzen justifikazioa behar bezala egitea, hori ez egitekotan, Udalak itzultze prozesua martxan jarriko baitu.  Eskatutako agiriak norberari dagokion Gizarte Zerbitzuen bulegoan aurkeztu beharko dira, aurretik hitzordua eskatuta (Romo-Las Arenas: 94 466 01 53, (Algorta-Neguri: 94 4660101, Getxo-Andra Mari: 944660130). 

DIRULAGUNTZAREN KONTZEPTUA

 

ZENBAT JUSTIFIKATU BEHAR DUT?

NOIZ JUSTIFIKATU BEHAR DUT?

JUSTIFIKATZEKO BEHAR DITUDAN DOKUMENTUAK:

Alokairua, interesak eta kredituen amortizazioa

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Emandako zenbatekoa

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

2022eko urtarrilaren 28 baino lehen.

 

 

Alokairua, azpierrentamendua, baterako errentamendua, ostatu-ematea, apopilotza:ordainagiriak errentatzailearen eta errentariaren datu guztiekin: diru-laguntza eman den hilabeteei dagokien alokairua, azpierrentamendua, baterako errentamendua, ostatu-ematea edo logelak alokatzea.

Diru-laguntza eman den hilabeteen harrera-zentroan bizi izanaren ziurtagiria edo turismo-ostatuaren faktura.

Kredituen amortizazioa: diru-laguntzari dagozkion hilabeteetan ordaindutako zenbatekoa jasota duten bankuaren ordainagiriak.

Etxebizitzaren mantentze-gastuak

Energia-gastuak: argia, gasa edo etxean erabiltzen den beste edozein erregai, ziurtagiria/ordaindutako fakturen laburpena aurkeztu. Entitate hornitzaileak igorri behar du onuradunaren izenean.

Mantentze-gastuak: ura, zaborra, estolderia, erkidegoko kuota, OHZ, etxeko eta erkidegoko asegurua eta eraikinen ikuskapen teknikoa, entitate hornitzaileak onuradunaren izenean igorritako ziurtagiria/ordaindutako fakturen laburpena aurkeztu.

Altzariak, etxetresna elektrikoak eta  konponketak

 

Emandako kopuruaren zenbateko bera edo handiagoa duten fakturak, eta eskaeran aurkeztutako kontzeptu beragatik eman direnak.

Fakturetan eskatzailearen datuak, gastuaren kontzeptua eta gehitutako BEZaren zenbatekoa aurkeztu beharko dira.

Ez da erosketa-txartelik onartuko, baina bai faktura sinplifikatuak.

Oinarrizko premiak

 

Zorrak

 

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +