Berriak

Diru-laguntzak

2021/06/10

Diru-laguntzen deialdi bakarra onartuta Gizarte Kohesioan diharduten entitateentzat

Udalak Gizarte Kohesioaren arloan diharduten gizarte-erakundeen proiektuak indartzeko eta garatzeko diru-laguntzak emateko deialdia onartu du, 226.720€-ko zenbatekoarekin. Lehen aldiz, deialdi bakar batean biltzen dira arloa osatzen duten unitateen diru-laguntzak, hau da, Gizarte Zerbitzuenak eta Esku-hartze Komunitarioarenak. Azken horren barruan sartzen dira Boluntariotza, Immigrazioa eta Kulturartekotasuna Sustatzea, Adikzioen Prebentzioa, Hezkuntza, Garapenerako Lankidetza, Berdintasuna, Gazteria eta Zahartze Aktiboa. Diru-laguntza horiek banatzearen helburua da herritar guztien gizarteratzea sustatzea, inbertsio publikoaren, lankidetzaren eta gizarte-eragile guztien parte-hartzearen bidez, gizarte-berrikuntzako irizpideen arabera. “Proiektuen ikuspegi intersekzionalago sortu nahi dugu, ikuspegi feminista, kulturartekoa eta aniztasunak barne hartzen dituena, baita erakundeen arteko lotura eta sareko lan handiagoak sortzen dituena ere.  Asoziazionismoa indartu nahi izan dugu, batzeko ildoa indartuz eta, aldi berean, gizarte-kohesio handiagoa sortzen duten garrantzi handiagoko proiektuak finantzatuz. Horretarako, beste urte batzuetan baino kreditu handiago dugu, deialdia bi lerrotan sinplifikatu da, justifikazioa eta gauzatze-epeak erraztu dira eta balorazio-irizpide bateratu dira. Gainera, jarduera-eremu berriak sartu dira, hala nola zahartze aktiboa, adikzioen prebentzioa eta emozioen kudeaketa eta balioetan heztea, besteak beste”, azaldu du Carmen Díaz, Gizarte Kohesioko zinegotziak. 

Erakunde hartzaileak irabazi-asmorik gabeko erakunde, elkarte edo fundazioak dira, gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin erregistratuta daudenak eta udalerrian jarduerak egiten dituztenak eta/edo aipatutako eremuren batean getxotarrei zuzenduak, edo zeharka Berdintasunaren, kulturartekotasunaren, aniztasun funtzionalaren, belaunaldi-aniztasunaren, aniztasun afektibo-sexualaren eta elkartasunaren zeharkako politiketan. 

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Eskabideak Administrazio Elektronikoaren Bulegoan eta legeak aurreikusitako lekuetan aurkeztu beharko dira. Salbuespen gisa, HABetan jasotako eskaerak onartuko dira, aldez aurretik hitzordua eskatuta. Diru-laguntzak justifikatu egin beharko dira, lehenengo ildokoak 2022ko otsailaren 28a baino lehen, eta bigarren ildokoak jarduera amaitzen denetik gehienez hilabeteko epean. Diruz lagundutako proiektuaren justifikazioa adierazitako epean aurkezten ez bada, emandako laguntzaren itzulketa kudeatuko da. 

Bi diru-laguntza ildo

Lehenengo ildoak, 111.720€-ko gehieneko kredituarekin, asoziazionismoa sustatu eta indartu nahi du, bai eta gizarte-kohesioaren arloari lotutako erakundeen sare bat egotea bultzatu ere. Getxon egoitza soziala edo ordezkaritza duten eta Udalaren Erregistroan erregistratuta dauden erakundeek eskaera aurkeztu dezakete. Laguntzak langile-gastuei, informazio- eta dibulgazio-gastuei, boluntarioen prestakuntza- eta gaikuntza-gastuei aurre egiteko izango dira, eta kudeaketa hobetzearekin lotuta egongo dira. 

Bestalde, bigarren ildoak, 115.000€-rekin, gizarte-kohesioaren arloko jarduera-eremuetarako interesgarriak diren proiektuak babestu eta sustatu nahi ditu, udalerrian edo getxotarrentzat garatu nahi dituztenak. Getxon egoitza edo ordezkaritza duten erakundeek gehienez 105.000€-ko kreditua izango dute, eta Getxon jarduerak antolatzen dituzten edo gutxienez 5 getxotarrek parte hartzen duten beste udalerri batzuetako erakundeek 10.000€-koa. Egin beharreko jarduerek honako helburu hauek izan beharko dituzte: Garapenerako Lankidetzari eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzari buruzko sentsibilizazioa; ikuspegi feminista argia duten jarduerak; kulturartekotasuna sustatzen duten jarduerak; gazteen intereseko jarduerak; autonomia, babesa eta gizarteratzea bultzatzen duten jarduerak; eta gizarte-zerbitzuen eta erkidegoaren esku-hartzearen beste integrazio intersekzional bat eraikitzea sustatzen duten jarduerak, udal- edo udalaz gaindiko beste gizarte-politika batzuekin.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +