Dokumentuetara iristeko herritarren eskubideak eta betebeharrak
Eskubideak
Artxiboko dokumentuetarako sarbidea librea da adin nagusiko herritar guztientzat, dokumentuetara bildutako administrazio prozesuetan alderdi interesatua badira edo datuak behar badituzte edo ikertu nahi badute.
Herritarrek eskubidea dute Udal Artxiboko dokumentuak kontsultatzeko. Eskubide horren muga bakarrak dira dokumentuen izaeratik, dokumentuen kontserbazio egoeratik edo indarreko legeriak ezarritako mugetatik eratorritakoak.
Sarbide askeko espedienteetan sarbidea izan nahi baduzu, NANa edo beste nortasun-agiriren bat soilik aurkeztu beharko duzu, kontsulta formalizatzeko eta horren erregistroa gordetzeko.
Sarbide murriztuko espedienteetan sarbidea izan nahi baduzu, agiri baten bidez egiaztatu beharko duzu kontsultatu nahi duzun espedientearekin lotura duzula eta interes legitimo eta zuzena duzula.
Eginbeharrak
- Behar den moduan identifikatzea eta kontsulta erregistratu ahal izateko beharrezko datuak ematea.
- Jarraibideei eta orientzaioei jaramon egitea eta Udal Artxiboko funtzionamendu arauak betetzea.
- Kontsultatzen diren dokumentuak errespetuz eta arretaz erabiltzea.
- Instalazioak errespetuz erabiltzea.
- Kontsultak behar den moduan artatzeko beharrezko datuak eta informazioa ematea.
- Udal Artxiboan harrera egiten dion langileari tratu egokia ematea, kontsultaren emaitza gorabehera.
Udaletxea
Foruak Kalea, 1
48992 (Algorta) Getxo
Emaila: artxibo@getxo.eus
Telefonoa: 944660078
Faxa: 944660081