Merkataritza Unitatea
Merkataritzari eta ostalaritzari segurtasuna eta babesa emateko protokoloen kalitatea hobetzeko sortu zen Merkataritzako Unitatea. Merkataritza-jarduera Getxoko garapen ekonomikorako gakoetako bat dela ulertzen dugunez, Udaltzaingoak, Merkataritzako Unitatearen bitartez, merkataritza-jarduera segurtasun-baldintzetan garatu dadin lan egiten du. Horrela, bada, udalerriko merkataritza- eta enpresa-jardueraren lankide da eta hala eskatzen duen merkatari edo enpresariari arreta pertsonalizatua eskaintzea du abiapuntu.
Merkataritzako Unitatearen xede-taldea osatzen dute honako hauek:
- Merkataritza-lokalek.
- Ostalaritzak.
- Hiriguneko industria txikiak (okindegietako lantegiak, tailerrak eta abar).
- Segurtasunari buruzko aholkuak behar dituztela ikusten den beste batzuk.
Gure konpromisoak
- Getxoko merkataritza- eta enpresa-ehunari segurtasun-zerbitzu pertsonalizatua eskaintzea.
- Udaltzaingoaren jarduera profesionala profesional eta enpresariei gerturatzea.
- Auto-babeserako kultura sustatze aldera, lankidetzarako sinergiak sortzea.
- Agertzen ari diren delinkuentzia modu berrien aurrean, prebentziorako sistemak ezartzea.
- Esku-hartzeko egungo protokoloak egokitzea, merkataritzaren eta ostalaritzaren inguruan poliziak duen eraginkortasuna hobetzeko.
Sektorea ezagutuz eta profesionalekin harreman hobea eta etengabea izanda, Udaltzaingoak hobeto ezagutuko ditu honako aspektu hauek:
- Merkataritzaren esparruan ematen diren delinkuentzia-mailak eta –tipologiak.
- Eremu kaltetuenak.
- Gertaera gehien izaten diren egun eta orduak.
Hori guztia ezagututa, posible izango da merkataritzaren eta enpresaren esparruan delituak murriztera bideratutako babeserako politikak egiteko joera izango duen lan-metodo bat lantzea.
Zer egiten dugu?
- Saltokien eta ostalaritzako lokalek datu-baseak gaurkotuta izatea, negozioan gerta daitekeen edozein gorabehera dela ere, titularrarekin lehenbailehen harremanetan jarri ahal izateko
- Aurrez hitzartutako bisitak egitea, segurtasunari dagokionez dituzten beharrizanak eta kezkak in situ ezagutzeko.
- Inguruan gertatzen diren gorabeherei buruzko abisuak, segurtasun-alertak edo intereseko beste informazioren bat emateko SMS bidezko harremana, denbora errealean.
- Salaketen egoerari buruzko informazioa.
- Auto-babeserako neurriei buruzko informazioa eta aholkularitza. Babeserako planak diseinatzeko laguntza.
- Delituak prebenitzeko diligentziak. Poliziaren presentzia.
- Udaleko hainbat izapidetan laguntzeko eskaintza.
- Merkatari eta enpresarien erakunde eta elkarteekin elkarlanean jardutea, jardunaldi informatiboen bitartez, elkartekideen prestakuntzan lagunduz eta abar.
Policia Local de Getxo
Alango 25 (Algorta) Getxo
Teléfono: 94 466 02 02
Fax: 94 466 00 96
Administrazio unitatearen ordutegia: 8.30 - 14.00