Administrazio Unitatea
Getxoko Udaltzaingoaren Administrazio Unitatea Getxoko Udaleko zerbitzu publikoa da, eta horren egitekoa biztanleen eta Udalaren arteko lotura izatea da (Udaltzaingoaren administrazio-izapideei dagokienez batez ere) administrazio-arretaren alorrean. Horren balioak dira profesionaltasuna, konfidentzialtasuna eta elebitasuna; horren guztiaren lehentasuna biztanleenganako errespetua eta modu jarraituan hobetzeko egiten den ahalegina dira.
Gure konpromisoak
- Pertsonei errespetuz eta adeitasunez hartu eta harrera egiteko.
- Hizkuntza argia eta ulergarria erabiltzeko.
- Arazoak konpontzeko eta kontsultei erantzuteko bide eraginkorrak eta bizkorrak ematea.
- Herritarrei Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako batean erantzutea.
- Pertsonei gehienez ere bost minutuko epean arreta ematea.
Horretarako, Getxoko Udaltzaingoaren Administrazio Unitateak hau ziurtatuko du:
- Prestakuntza jarraiturako eta birziklatzeko plan jarraituak ezartzea, langileen profesionaltasuna eta lehiakortasuna ziurtatzen dutenak.
- Motibatzen duen laneko giroa sustatzea
- Etengabe hobetzea prozesuak; horretarako, langileak hobetzeko iradokizunak hartuko dira aintzat.
Zer egiten dugu?
- Utzitako ibilgailuak: Ibilgailua borondatez eman ahal izango da hura desegiteko, bide publikoan aparkatuta eta itxuran utzita dauden ibilgailuak kontrolatzea eta ibilgailuen baja ematea.
- Galdutako gauzak: jasotzea, kudeaketa, zaintza eta horien entrega
- Urritasunen bat dutenentzako aparkatzeko txartelaren eskaera eta izapideak.
- Atestatuen Txostenen kopien eskaera (egokia denean)
- Gure unitateari loturiko ohar, kexa eta iradokizunen tratamendua eta ebazpena.
- Atzemandako gauzen tratamendua
- Ondorengo gertaerak direla-eta hasitako zehatzeko espedienteenizapideak:
- Garbiketa-ordenantzak urratzea (grafitiak, bide publikoan txiza egitea, hondakinak botatzea, baimen egokirik gabe kartelak jartzea...).
- Baimenik gabeko salmenta ibiltaria
- Adin txikikoei alkohola saltzea
- Lokalak ixteko ordutegia ez betetzea
- Biztanleen segurtasunaren legea ez betetzea: droga
- Bide publikoan Udalaren baimenik eta seinalerik gabe oztopoak jartzea
- Galtzada publikoan eta abarretan obren seinalerik ez jartzea
- Garabiaren biltegiaren kudeaketa
- Zitazioak eta jakinarazpenak
- Bizilekuaren azterketa
- Kanpoko armen kontrola eta airezko edo gas konprimituzko (CO2) armen baimenen izapideak
- Baimena adingabekoak atzerrira joateko
- Beste batzuk
- Udaltzaingoari zuzenduriko eskaeren erregistroa
- Udaltzaingoak izapidetutako zehatzeko espedienteei egindako alegazioen erregistroa
Policia Local de Getxo
Alango 25 (Algorta) Getxo
Teléfono: 94 466 02 02
Fax: 94 466 00 96
Administrazio unitatearen ordutegia: 8.30 - 14.00