Salaketa Judizialak

Getxoko hiritarrei Udaletxeko erakundeekin lotuta dauden tramiteak errazten dituen zerbitzu bat eskaintzeko asmoz, udaltzaingoak salaketa judizialak formulario baten bidez aurkezteko aukera jartzen du zure esku, Getxoko barrutian gertaturikoak salatzeko.

Gazteleraz bakarrik

Nortzuek aurkeztu dezakete salaketa judizial bat

18 urtetik gorako edozein pertsonak, Getxoko barrutian gertatutako gertakarien inguruan bakarrik.


Zer nolako gertaerak salatu daitezke erantsiriko formularioaren bidez

  • Dokumentazio edota ondasunen galera.
  • Poltsa, diru zorro edo antzekoen ostutzea.
  • Ostutze edo lapurretak denda komertzialetan *
  • Ibilgailuaren lapurreta edo ostutzea

* Kasu horretan, ezinbestekoa da gertaera Udaltzaingoari berehala jakinaraztea, behaketa egin eta hatz marka eta aztarnak jasotzeko eta horrela ikerketari laguntzeko.


Zer nolako gertaerak ezin dira erantsiriko formularioaren bidez salatu

  • Biolentzia fisikoa edo larderiarekin loturiko gertaerak.
  • Gauzalea identifikatu eta errekonozitu daitekeenean.
  • Gertaera in fraganti gertatzen ari denean, kasu horretan berehala komunikatu beharko da 94 466 02 02 telefonoan.

Kontuan izan beharrekoak

  • Formularioaren bidez salaturiko salaketa judizialak Getxoko Udaltzaingoarentzako baino ez dira baliagarriak izango.
  • Salaketak balio eta eraginkortasun juridikoa izan dezan, EZINBESTEKOA da dokumentuan salatzailearen sinadura eta instrukzio poliziarena agertzea, gerora zaintza epaitegira bidaltzeko.
  • 5 eguneko epea dago salaketa formalizatzeko. Adierazitako epe hori igarota, formularioa sinatu ez bada, baliogabetu eta artxibatu egingo da.

Tramitazioa

Behin formularioa bete eta gero, bi bide daude salaketa aurkezteko:

  • Posta elektronikoa
    Formularioa amaituta eta horretan eskaturikoak bete eta gero, kopia bat gorde eta hurrengo helbide elektronikora bidali dezakezu: atestatuak.polizia@getxo.eus
    Horren ordean, formularioan agertzen den bidalketa aukera erabili dezakezu baita ere.

    Zure salaketa jaso eta gero, Getxoko Udaltzaingoa zurekin kontaktuan jarriko da salaketa behar bezala tramitatua izan dela jakinarazteko eta sinatu nahi den moduaren inguruan galdetzeko: Alango kaleko 25. Zenbakian kokaturiko komisariara hurbilduz, edo polizia bat bidaliz zuk adieraziriko tokira, Getxoko barrutiaren barruan betiere.
  • Aurrez aurre
    Beteriko formularioa hurrengoetan aurkeztu daiteke: Alango kaleko 25. Zenbakian kokaturiko komisaria. Bertan dokumentua sinatu eta ondorengo tramitazio judiziala abiaraziko da.

Lege oharra

Salaketa formularioan emandako informazioa administrazio eta ikerketa polizialaren helburuetarako erabiliko da bakarrik.


Laguntza

Formularioa betetzearen, bidalketaren edo orrialde honetan azaltzen diren baldintzen inguruko edozein zalantza izateko kasuan, informazio gehiago lor dezakezu hurrengo helbide elektronikoan eskatuz: edo Getxoko Udaltzaingoaren telefono zenbakian: 94 466 02 02.

Salaketa Judizialaren formularioa PDF

...

Getxoko Udaltzaingoa

Alango 25 (Algorta) Getxo

Telefonoa: 94 466 02 02
Faxa: 94 466 00 96
Administrazio unitatearen ordutegia: 8.30 - 14.00