Getxoko Udaleko Herritarren Segurtasuna Udaltzaingoaren eta Babes Zibilaren ardurapean dago. Getxoko Udaltzaingoa segurtasun publikoko kidegoa da, udalerriaren menpekoa, eta eginkizuna da eskubide eta askatasunen erabilera askea babestea eta herritarren segurtasuna bermatzea, bizikidetza baketsua eta pertsonen eta haien ondasunen babesa zainduz, Legearekin bat etorriz.