Nire ordainketa

Getxoko Udalak, Eusko Jaurlaritzarekin egindako akordio baten ondoren, sistema eroso eta segurua eskaintzen du, zergadunek zorrak borondatezko bidean nahiz ordainarazpidean ordaindu ahal izateko. Ordainketa modalitate hori egunaren 24 orduetan dago martxan; horrela ez da beharrezkoa inora joatea, ezta ilaran itxarotea ere.

Administrazioaren eta atxikitako erakunde kolaboratzaileen sistemek informazioa partekatzen dute sarean, konexio seguruak erabiliz. Horrela, trukatutako informazioa ezingo du beste inork ikusi Interneten. Datu pertsonalak ere ez dira trukatzen. Administrazioari soilik jakinarazten zaio ordainketa ondo egin den ala ez.

Ordainketa telematikoaren modalitate hori erabiltzeko, atxikitako erakunde kolaboratzaileetako (bankuak eta aurrezki kutxak) ordainketa txartel bat bakarrik eduki beharko da: BBK, Laboral Kutxa, La Caixa, Banco Santander, Ipar Kutxa, Caja Madrid, BBVA eta Banco Popular. Horrez gain, Getxoko Udalak emandako ordainagiria ere eduki beharko da. Aurreikusi da beste erakunde batzuk ere sareko ordainketa sistema horretara atxikitzea.

Getxoko Udalarekin dituzun zergak kontsultatu nahi baduzu, edo horietakoren bat ordaindu nahi baduzu, hemen egin dezakezu, erraz eta modu automatizatuan: Horrela, ordainketa datuak zuzenean ordainketen pasabidera bidaltzen dira, eta, beraz, nahi duzun erakundearekin ordaindu besterik ez duzu egin behar.

 

Jarraian jaso dira Getxoko Udalaren Administrazio Elektronikoko Bulegoaren bidez  ordainketak egiteko jarraitu beharreko pausoak:

 

Behin eragiketa egindakoan, erakunde kolaboratzaileak egindako ordainketaren egiaztagiri bat emango dizu. Baliozkoa da guztiz Udal honen aurrean.

Jarraian jaso dira euskal administrazioen ordainketen pasabidearen bidez ordainketak egiteko jarraitu beharreko pausoak:

 

Behin eragiketa egindakoan, erakunde kolaboratzaileak egindako ordainketaren egiaztagiri bat emango dizu. Baliozkoa da guztiz Udal honen aurrean.

 

Euskal administrazioen ordainketen pasabidea

Mi Pago