Berriak

Udal-egoitzak

2021/06/15

Udal-egoitzak Libera-Care zaintzaren arauaren ziurtagiria jaso du

Jesusen Bihotza udal egoitzak Libera-Care arauaren ziurtagiria jaso du gaur goizean. Horrek egoitza pertsonarengan oinarritutako zaintza eredua duela, lokarririk gabekoa, duela abian egiaztatzen du. Ziurtagiria gaur goizean eman du Cuidados Dignos Fundazioak, arau hori sortu eta bultzatu duen erakundeak. 

Libera-Care indizeak neurtzen duen adierazle nagusia lotura fisikorik ez erabiltzea da. Hori lortu du egoitzak Beti zure ondoan pertsonengan zentratutako zaintza-eredua ezarri ondoren. Izan ere, ereduak lotura fisikoaren eta kimikoaren erabilera jaistea lortu du, %52tik %0raino. "Libera-Care ziurtagiria emanda, zaintza duina ematen duela egoitzak ziurtatzen dugu. Zaintza-metodologia oso berria da, bizi-kalitatearen adierazleen neurketan oinarritzen delako, eta hori oso berritzailea da. Horregatik, Libera-Care ziurtatzean, Cuidados Dignos Fundaziotik egiaztatzen dugu egoitzak pertsona lotzen ez duen  eredu batetik zaintzen duela ", azaldu du Ana Urrutia, Cuidados Dignos Fundazioko presidenteak. 

Amaia Agirre alkateak eskerrak eman ondoren, gehitu du Getxo harro eta pozik dagoela Jesusen Bihotza bere udal-egoitzak eskaintzen duen zerbitzuaren kalitateagatik. Ziurtagiriak egoitzan pertsonengan oinarritutako eredua, Beti zure ondoan aurrera egiteko, hobetzeko eta ezartzeko egindako lana eta ahalegina aitortzea dela nabarmendu du, etxean bezala senti daitezen. 

Eredua 2019an hasi zen abian jartzen instalazioen birmoldaketarekin eta  bizikidetza-unitateak sortzen. Ereduak aldaketa ekarri du zaintzaren kulturan; izan ere, pertsonari egokitutako eredura pasa da, erabiltzaileen autonomia eta ahalmenak bermatze aldera. “COVIDek eragindako egoerak zaildu egin du eredu hori ezartzeko prozesua, baina egoitzak ez du etsi, eta langile guztiek azken bi urteotan bai modelo abian jartzeko bai pandemiak iraun bitartean egoiliarrak zaintzeko egindako ahalegin eta esfortzu handia ziurtagiri honekin saritzen da orain.  Eskerrik asko guztioi gure  adinekoak zaintzeko onena ema-teagatik, eta eskerrik asko familiei ere, udal-egoitzan konfiantza izateagatik”, amaitu du alkateak.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +