2025eko Aukeren Merkatua

                           


Berriz ere, beste urte batez, martxoko eta iraileko aukeraren merkatuak ospatuko ditugu udalerrian.

Merkatuen datak:

  • Martxoaren 5etik 8ra
  • Irailaren 24etik 27ra

Lehen aipatutako egunetan euria eginez gero, eta ezin badira produktuak kalera atera, martxoko merkatua astelehenera, martxoaren 10era eta asteartera, martxoaren 11ra, luzatuko da, eta iraileko merkatua irailaren 29ra eta 30era igaroko da.

Eskaera bakarra egin ahal izango da bi merkatuetan parte hartzeko. Badakizue parte-hartzea borondatezkoa dela, baina udalaren baimena behar da; beraz, merkatu honen baimena aldez aurretik izapidetzeko, zuen atxikimendua behar dugu.

Merkatuei atxikitzeko epea: urtarrilaren 27tik otsailaren 5era (23: 59ak arte).

Irailean lehen aldiz atxikitu nahi duten establezimenduentzat, epe berri bat irekiko da, ohiko bideetatik jakinaraziko dena: e-mailak, gutuna, WEBa, RRSSa, eta abar.

Merkatua udalerri osora zabaldu ahal izango dugu, eta negozio bakoitzetik (mahaiak, astoak eta abar) kalera atera ahal izango dugu.
Baldintzak hauek izango dira:

  • Merkatuko elementu mugikorrak jartzeak (mahaiak, tiraderak, astoak...) gutxienez 1,50 metroko pasabidea utzi beharko du espaloian.
  • Mugakide diren negozioetan lekua hartu nahi dutenek idatziz aurkeztu beharko dute mugakidearen jardueraren titularraren baimena.
Eskaerak:

Urratsak:

    • Ekonomia Sustapena: Aukeren Merkatua 2025: 1- Eskaera

Eskabidearen eta planoaren (iazko merkaturen batean parte hartu ez bazenu) inprimakiak bete behar dituzue, baita dokumentu gehigarri guztiak ere (ordezkaritza ematea eta/edo mugakideen baimena, hala badagokio).

Aurkeztu beharreko nahitaezko dokumentazioa:

Behar izanez gero aurkeztu beharreko beste agiri batzuk:

  • PlanoaPlanoa eranstea, baldin eta zure negozioa helbidez aldatu bada, edo elementuen banaketan aldaketak egin nahi badituzu, edo kanpainan parte hartzen duzun lehena bazara.
  • Mugakideei baimena eskatzeaFatxadaren zati bat okupatu nahi baduzu bakarrik aurkeztu.
  • Ordezkaritza emateaEskaera izapidetzen duena negozioaren titularra ez bada bakarrik aurkeztu.

Administrazio elektronikoaren bulegoarekin arazoak izanez gero: 944660220 edo eadministracion@getxo.eus




...

Getxo Elkartegia

Ogoño Kalea, 1
48930 (Areeta) Getxo

Telefonoa: 94 466 01 40
Email: getxolan@getxo.eus

Udako ordutegia

Abenduaren 23tik urtarrilaren 3ra -> 08:30etatik 14:30etara

Astelehenetik ostegunera -> 08:30etatik 18: 30etara
Ostirala -> 08: 30etik 15: 00etara
Abuztua -> 8: 30etatik 14: 30etara

@getxolan
@getxolan
getxolan
getxolan