Turismoko kode etikoa

Euskadiko Turismoaren Kode Etikoa lehiakortasun-programa bat da, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak sustatua, Basquetourren bidez, eta turismo arduratsua lantzea du helburu, euskal enpresak eta helmugak lehiakorragoak, etikoagoak eta iraunkorragoak izan daitezen.

Euskadiko Turismo Kode Etikoa, Turismoaren Mundu Erakundeak garatu zuen Munduko Kode Etikoaren printzipioak egokitzen dira, bai eta Nazio Batuen 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako helburuak ere; bertan, euskal berezitasunak eta gure kulturaren berezko elementuak txertatzen dira.

Kode hau sinatzean, turismo-entitateek tokiko kultura eta tradizioa eta kultura-ondareko elementuak errespetatzeko eta zaintzeko konpromiso garrantzitsua hartzen dute, eta konpromiso horrekin batera, pizgarriak emango dira tokiko komunitateak turismo-jarduerekin elkartu daitezen eta jarduera horien onura ekonomikoak, sozialak eta kulturalak jaso ditzaten, bereziki enplegua.

 

Gaur egun Euskadiko Turismo Etikaren Erregistroan dauden Getxoko enpresak honako hauek dira:

 

2 MILLAS VOLANS

www.2millas.com

ACERO SURF ESKOLA

www.acerosurfeskola.com

ARRANTZALE GASTROTABERNA

www.arrantzale.com

ARRAUN JATETXEA (UZTARGI ALGORTA S.L.) 

www.arraunjatetxea.com

ARRILUZE NAUTICA S.L. 

www.arriluzenautica.com

ASADOR BORDA

www.bordajatetxea.com

BASALBO BASERRIA

www.basalbobaserria.com

BICIS TXOFI 

-

CAFETERÍA AREMUNA

www.facebook.com/aremunakafetegia/

CAFETERÍA EL PUENTE 

www.elpuentelasarenas.es

CICLOS OLABARRIETA

www.facebook.com/ciclosolabarrieta

DIVE TARPOON

www.divetarpoon.com

EL TRANSBORDADOR DE VIZCAYA

www.puente-colgante.com

ESCUELA NÁUTICA ARRILUZE

www.arriluzenautica.com

FANGALOKASTYLE

www.fangalokastyle.com

GALERIAS PUNTA BEGOÑA

www.puntabegonagetxo.eus

GETXO WATERSPORTS JETS 

-

GO BASQUING

www.gobasquing.com

HOTEL ARTAZA

www.hotelartaza.com

HOTEL IGERETXE

www.hotel-igeretxe.com

HOTEL NEGURI

www.hotelneguri.com

KAIXO HOSTELERÍA S.L. 

www.elpuentelasarenas.es

LA KANTERA SKATE ESKOLA 

www.facebook.com/Lakantera-Skate-Eskola

LA BARMUTEKA

www.facebook.com/labarmuteka.dealgorta

LOIZAGA PREST

www.imanoloizaga.com

MARMITAKO SAILING

www.marmitakosailing.com

MICE DESIGN

www.micedesign.es

MIGAEA 

www.restaurantemigaea.com

MUNDO DE CERVEZAS

www.mundodecervezas.es

NÁUTICA GALEA

www.nauticagalea.com

NAYMA VIAJES-WATER BIKERS 

www.waterbikers.com

OFICINA DE TURISMO

Getxo - DESCUBRE GETXO - Oficina de Turismo de Getxo

PENSION AREETA

www.pensionareeta.com

PIANAMUL 

www.facebook.com/Pianamul

POLARIS NAUTIKA ESKOLA

www.polariseskola.eus

RESTAURANTE GUSTOKO (JOCELYNG BAYANGAT NATIVIDAD) 

www.restaurantegustoko.com

RESTAURANTE TAMARISES IZARRA

www.tamarisesizarra.com

RESTAURANTE URRUTI-ETXE

www.urrutietxe.com

SAILING & WINE

www.sailingandwine.es

SMARTIN BILBAO

www.smartinbilbao.com

THE WILLOWS TEA ROOM S.L. 

www.thewillows.es

TXINUK 

www.txinuk.com

WILEXTOURS

www.wilextours.com

ZN EZPERIENCES 

www.zn-experiences.com 

 

Parte hartzen duten entitateek 8 printzipio hauek betetzeko konpromisoa egiaztatu dute: turistak ulertzen eta errespetatzen laguntzea; tokiko tradizioa eta kultura sustatzea; gizateriaren kultura-ondarea zaintzea; pertsonen eskubideak errespetatzea; sektoreko langileei eta enpresaburuei tratu egokia ematea; bikaintasuna eta profesionaltasuna lantzea; jasangarritasuna eta berdintasuna, eta inklusioa eta tolerantzia (etnikoa, kulturala, erlijiosoa, sexuala eta soziala).

Programan parte hartzen duten enpresek Getxoko Udaleko Ekonomia Sustapen Sailaren doako laguntza teknikoa jaso dute. Laguntza horrek prestakuntza eta aholkularitza indibidualizatua barne hartu ditu, eta, azkenik, memoria bat osatu du, entitateek 8 printzipio horiek betetzen dituztela edo betetzeko konpromisoa dutela. Memoriak Etika Batzorde batek baliozkotu ditu, eta horrela entitateak Euskadiko Etika Turistikoaren Erregistroaren parte izango dira.

Etengabeko hobekuntzako proiektu bat da, eta urrats garrantzitsua izan nahi du EAEko turismo-entitateek 2030 Agendako 17 GJHak (Garapen Jasangarrirako Helburuak) lortzeko bidean aurrera egin dezaten.

2020ko urriaz geroztik, euskal enpresak eta helmugak Basquetour-en eskutik ari dira lanean programa honetan, turismo arduratsuagoa eta lehiakorragoa lortzeko.

Aurten, 45 enpresa horiekin jarraituko dugu lanean, eta epe berri bat irekiko dugu, nahi duten enpresek aukera izan dezaten Turismo Kode Etikoarekin bat egiteko.

Turismo-enpresa bazara eta interesatuta bazaude, jarri harremanetan 94 466 01 40 telefono-zenbakira deituz edo turismokalitatea@getxo.eus helbidera mezu bat bidaliz.

« Ekonomia Sustapenara itzuli

...

Getxo Elkartegia

Ogoño Kalea, 1
48930 (Areeta) Getxo

Telefonoa: 94 466 01 40
Email: getxolan@getxo.eus

Udako ordutegia

Abenduaren 23tik urtarrilaren 3ra -> 08:30etatik 14:30etara

Astelehenetik ostegunera -> 08:30etatik 18: 30etara
Ostirala -> 08: 30etik 15: 00etara
Abuztua -> 8: 30etatik 14: 30etara

@getxolan
@getxolan
getxolan
getxolan