2024/12/12
Bizkaiko biztanleria aktiboaren % 50 inguru datorren hamarkadan erretiroa hartzeko zorian dagoen testuinguruan, enpresa askok aurrekaririk gabeko erronka demografikoari egin behar diote aurre. Getxon, badakigu merkataritza-enpresetako kudeatzaileen % 32k 55 urte baino gehiago dituztela (PERCO datuak. Getxo, 2023).
Belaunaldien arteko erreleboak ekarriko du datozen urteetan hutsik dauden lanpostuak betetzea, enpresetan metatutako ezagutza eta esperientzia gordetzea, baita dauden negozioen transmisioa ahalbidetzea ere.
Getxoko Udaleko Ekonomia Sustapena Sailean urratsak ematen hasi gara udalerriko enpresei eraldaketa horretan laguntzeko, enpresentzako etengabeko laguntza-zerbitzua sortuz euren negozioak transmititzen. Zerbitzu hori koordinatuta dago beste erakunde batzuetan dauden baliabideekin, eta hainbat informazio-saio egin ditugu (banakakoak eta taldekoak) gerentziak erretiroa hartu baino 2 edo 3 urte lehenago eman beharreko pausoei buruz. Eguneratutako informazio guztia hemen kontsulta daiteke:
https://www.getxo.eus/eu/promocion-economica/transmision-empresarial
Gainera, plantillen belaunaldi-aldaketa kudeatu behar duten enpresei laguntzeko helburuaz, hitzarmen bat sinatu da berriki Lanbiderekin. Horri esker, Lan-mentoring zerbitzu espezializatua eta doakoa eskainiko zaie ETEei (plantillan 10 eta 249 langile bitartekoak), beren plantilletan belaunaldien arteko erreleboari arrakastaz ekiteak kezkatzen dituen enpresei. Ezagutza kritikoaren diagnostikoa eta identifikazioa da, baia sistematika bat abian jartzea ere, ezagutza erakundean behar bezala transferi dadin. Informazio guztia hemen:
Belaunaldi-erreleboa eta adinaren kudeaketa enpresa txiki eta ertainetan - Lanbide
Zure enpresako belaunaldien arteko erreleboak kezkatzen bazaitu, jar zaitez harremanetan Getxoko Udaleko Ekonomia Sustapena Arloarekin, eta bidean lagunduko zaitugu.