2024/7/9
ATRÉVETE A CREAR-SORTZERA AUSARTU da Getxoko Udaleko ekonomia sustatzeko arloak "Zerikusi: Getxon Sortzen" proiektuari finantzatu zion ikus-entzunezko kanpainaren izenburua. Proiektu hori Wanted programaren edizioan hautatu zen. Proiektuaren helburua da, bideoak grabatuz eta editatuz, Getxoko sormen- eta kultura-sektorea sustatzea, Getxoko Udala Getxo Sormen Hub-en bidez sustatzen ari den eremu estrategikoa baita.
Horrela bada, udalerriko artisten artean sorkuntza bultzatzeko helburuarekin, @Zerikusi taldeak sei bideo sortu ditu. Kanpaina osatzen duten sei piezek sortzaileak inspiratu nahi dituzte, beren diziplinetako sei artista getxotarrek beren lanetan jartzen duten pasioa erakutsiz.
Artista, margolaria eta muralista. Gai sozialei buruzko piezak egiten ditu: etika, salaketa eta natura armatzat hartuta. 6 kontinente eta 14 herrialdetan zehar hedatzen dira bere 'street-art' esku-hartzeak.
Laxmi Nazabal eta Lucas Abajo dira produktu eta espazioen diseinua lantzen duen estudio saridun honen sortzaileak. Euskal klimaren eta kostaldearen eragina nabarmena da haien diseinuetan: dotoreak, soilak eta sendoak.
"ElektrART' estudioaren sortzailea: arte digitaleko instalazioak eta errealitate birtualerako arte-esperientziak sortzen dituzte. Haien lanak personak artearekin lotzen dituzten esperientzia inspiratzaileak dira.
Musika baseak konposatzen ditu bere grabazio estudioan eta bere instrumentalak merkaturatzen ditu 'Barbaiza' zigilupean. Konposatzeko erabiltzen dituen instrumentuetako batzuk eskuz sortu ditu; hala nola skate taula batekin egindako gitarra bat.
Dantza garaikideko interpretea, sortzailea eta irakaslea. Estatuko eta nazioarteko hainbat konpainiatan lan egin du. Dantza bertikalaren estetika neoklasikotik ihesi, indarra eta hauskortasuna batzen dituen gorputz-hizkuntza propioa aztertzen du.
Hogeita hamar urterekin 100 eleberri baino gehiago argitaratu ditu. Horietako asko Christian Martins ezizenarekin. Urteetan itzalpean egon ondoren, 2021ean "La cueva de Mari" argitaratu zuen Búho gisa, eta ezkutatzeaz nekatuta ondoan bere izena jarri zuen.