Getxo Meeting

Getxo Meeting, erkidego ekitzaile zein enpresa-erkidegoarentzako hamabostaldiko topaketa.

#GetxoMEETING hamabostean behin egingo den topaketa da; bertan, udalerriko enpresa eta pertsona ekintzaileek ideiak parteka dezakete eta elkarri gauzak iradoki ahal dizkiote. Antzeman da dagoeneko indartsuak diren enpresak dituzten pertsonek nahiz sorkuntza-prozesuan daudenek behar hauek dituztela: besteek izandako esperientzietatik ikastea eta gai praktikoak partekatzea. Zalantzak argitzea, ziurgabetasuna kudeatzea, erabilgarria den informazioa partekatzea, sareak eta kontaktu berriak sortzea, etab. norbera ekintzailetza-prozesuan ez isolatzeko konponbidea dira.

Saioak dinamizatukoak dira, eta horietako bakoitzak eztabaidatzeko gai nagusi bat du. Era horretan, denbora hobeto aprobetxatzea ahalbidetzen da, baita bertaratutakoen itxaropenak eta beharrak betetzea ere.

Saioak bi ostegunetik behin egiten dira, 14:30etatik 16:30etara, Getxo Elkartegian (Ogoño kalea, 1, 48930, Getxo).

Doakoak izango dira, eta beharrezkoa izango da aldez aurretik Getxolanen izena ematea, 94 466 01 40 telefono-zenbakiaren edo getxopro@getxo.eus helbide elektronikoaren bitartez.

Parte hartu ahal izateko, beren negozioa sortzeko prozesuan dauden pertsonen kasuan, interesdunek Getxon erroldaturik egon beharko dute edo beren negozioa udalerri horretan kokatu beharko dute; dagoeneko sortutako enpresen kasuan, negozioak udalerrian kokatuta egon beharko du. Hala ere, saioetara etortzeko aukera ematen die Getxori profesionalki lotuta daudenei, ezinbestean udalerrian bizi edo lan egin behar izan barik. Helburua ekintzaileen ekosistema aberastea da eta dagoeneko sortu den komunitatearen aukerak areagotzea. Beraz, udalerriko kanpoko 4 lagunek, gehienez ere, izena emateko aukera izango dute.

Laburbilduz, GetxoMeeting ekintzailetzaren inguruan jakin-mina eta interesak dituzten pertsonek elkar ezagutzeko eta elkarrekin harremanetan sartzeko aukera da. Asmoa da modu irekian eta egituratuan arazoei eta irtenbideei buruz hitz egitea, eskainitako saioen bitartez.

Bizkaiko Foru Aldundiak kofinantzatutako proiektua

 

GetxoMEETINGen hurrengo saioak:

 

2023ko egutegia eta gaiak

 

2023.eko Getxo Meeting. Laburpenak:

 

...

Getxo Elkartegia

Ogoño Kalea, 1
48930 (Areeta) Getxo

Telefonoa: 94 466 01 40
Email: getxolan@getxo.eus

Ordutegia

Astelehenetik ostegunera: 08:30- 18:30
Ostiraletn: 08:30- 15:00
Abuztuan: 8:30 - 14:00

@getxolan
@getxolan
getxolan