Enpresa kudeaketa hobetzeko aholkularitza eta laguntza programak

Enpresa bat baduzu eta oraindik ez bagaituzu ezagutzen, jar zaitez harremanetan Ekonomia Sustapenarekin, eta eskain diezazkizukegun zerbitzu guztien berri emango dizugu pertsonalki.

 

Aldaketa-garaian gaude, eta horrek esan nahi du erabakiak hartu behar direla azkar aldatzen ari diren kudeaketa-arloetan. Ekonomia Sustapenetik prozesu honetan lagundu nahi dizugu, eta horregatik, zure eskura jartzen dugu aholkularitza profesionaleko talde bat, doakoa, egokitzapenean lagun zaitzakeena

Laguntzak kudeaketa-arlo hauek batzen ditu:

  • Enpresa-estrategiari buruzko aholkularitza: negozio-eredua; merkatu berrien analisia; 5S
  • Aholkularitza Komunikazioan, Marketinean eta komertzialean: merkatuen ikerketa; merkataritza-plana, salmenta-teknikak; salmenta-teknikak; merkataritza-negoziazioa; bezeroentzako arreta; Branding-a...
  • Aholkularitza tresna teknologikoetan eta interneten: on line marketina; sare sozialak; Interneteko eta e-ecommerce-ko presentzia; hardwarea eta softwarea.
  • Giza baliabideetako aholkularitza: talde-lana; langileen hautaketa; lidergoa; motibazioa lanpostuan; denboraren kudeaketa
  • Kontabilitateko eta finantzetako aholkularitza: analisi ekonomiko-finantzarioa
  • Aholkularitza juridiko-legala: baimenak eta lizentziak; errentamendua; RGDP eta LSSICE; patenteak; fakturazioa...
  • Laguntzak eta diru-laguntzak
  • Beste zerbitzu batzuk:
    • Itzultzeko zerbitzua euskaraz edo ele bitan eta iItzulitako testuak maketatzea, inprimatzea eta plastifikatzea. Testua beste hizkuntza batzuetara itzultzea. Infoa
    • Menuak, gutunak… QR bihurtzea euskaraz edo ele bitan. Diseinua, maketazioa eta eranskailuak. Ostalaritza-sektorerako. Infoa
    • Txikizkako merkataritzarako eta ostalaritzarako hizkuntza-aholkularitza zerbitzu pertsonalizatua. Infoa

ENPRESEI LAGUNTZEKO PROGRAMAK

Merkataritza-, ostalaritza- eta turismo-sektorerako programak

Merkataritza-gunea dinamizatzeko programak eta turismo-eskaintza dinamizatzeko jarduerak. Kontsultatu programak 

Enpresak eraldatzeko programa

Banakako eta taldeko aholkularitza, zure enpresa merkatuaren premia berrietara egokitzeko.

Enpresa-transmisioari laguntzeko programa

Negozioa transmititzeko prozesuan informazioa eta laguntza ematea bai saltzaileari bai erosleari, dauden baliabide publikoak erabiliz, udalerriko enpresen jarraitutasuna errazteko.

Batuz sistemari egokitzeko programa

Zure negozioa BATUZ sistemara egokitzeko prozesuan informazioa eta laguntza ematea (Bizkaiko araudiari lotutako enpresa eta autonomo guztien zerga-ordainketa kontrolatzea, haien tamaina edozein dela ere).

Hasiera-BATUZ-Bizkaia.eus

Hazinnova 2023 programa: berrikuntzarako lehen urratsa

Eusko Jaurlaritzak (SPRI) finantzatutako proiektua.

Industriako, informazioaren eta komunikazioen gizarteko, logistikako eta handizkako merkataritzako ETEentzako doako aholkularitza espezializatua, 5 langile edo gehiagorekin. Mikroproiektuak eskatu beharko dituzte, berrikuntza, aldaketa edo eraldaketa dakartenak, bai produktuan, bai negozio-prozesuren batean: fabrikazioa, logistika, merkaturatzea eta administrazioa eta finantzak. Hazinnova 2023. ETT-entzako berrikuntzak - SPRI laguntzak

Acelera PYME programa

Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitaleko Ministerioa

Enpresa txiki eta ertainei eta autonomoei zuzendutako programa, zure eraldaketa digitaleko prozesuan laguntzen dizuna. Teknologiari esker zure negoziazioa garatu eta hobetu dezazun. Hasiera | Acelera pyme

« Ekonomia Sustapenara itzuli

...

Getxo Elkartegia

Ogoño Kalea, 1
48930 (Areeta) Getxo

Telefonoa: 94 466 01 40
Email: getxolan@getxo.eus

Ordutegia

Astelehenetik ostegunera: 08:30- 18:30
Ostiraletn: 08:30- 15:00
Abuztuan: 8:30 - 14:00

@getxolan
@getxolan
getxolan