Getxoko enpresentzako 2023ko laguntzak

Getxoko enpresentzako dirulaguntzen deialdia: Berrikuntza eta Turismo jarduera erregularrak. 2023.urtea.

Getxoko Udalak lan handia egiten du ekonomia-sustapenaren alorrean, legegintzaldi-planetan jasota dagoen bezala; horren erakusgarri dugu udalerriko enpresen profesionalizazioari zuzendutako jarduerak gauzatu dituela. Ildo horretatik, askotariko prestakuntza- eta aholkularitza-zerbitzuak eskaintzen ditu, eta hainbat proiektu eta programa espezifikotan parte hartzen du, betiere enpresa-sarea sendotze aldera. Xede hori betetzeko lagungarria da, batetik, enpresa-berrikuntza sustatzea eta, bestetik, turismo-zerbitzu erregularren eskaintza babestea.

Dirulaguntza-ildoak honako hauek dira:

1. ildoa:  Udalerriko berrikuntzako enpresa eta profesionalentzako laguntzak: negozio-ildo berriak, produktu edo zerbitzu berriak, eta merkaturatzeko edo eraldaketa digitala egiteko modu berriak martxan jartzea.

Helburua da udalerriko profesionalak eta enpresak berritzaileak izan daitezen sustatzea, honako xede hauek betetzeko: zerbitzu, produktu eta/edo horiek merkaturatzeko modu berriak ezartzea; enpresek eraldaketa digitala gauzatzea; udalerriko herritarren bizitza hobetzea; eta udalerrian kokatuta dagoen enpresa/negozioa mantentzeko edo sendotzeko mugarri izan den edozein motatako eraldaketa-prozesua gauzatzea. Berritzaileak diren aldaketak soilik hartuko dira kontuan.

2. ildoa:  Jarduera-turistiko erregularrak abian jartzeko laguntzak, profesionalei eta enpresa turistikoei zuzendutakoak.

Helburua da enpresa-sarea indartzen laguntzea, enpresen nahiz profesionalen arteko harremana eta lankidetza indartuz. Asmoa da lankidetza horren ondorioz enpresa turistikoek zerbitzu, jarduera eta/edo produktu turistiko berritzaileak, erregularrak eta kalitatezkoak garatzea eta abian jartzea, eta haiek merkaturatzeak (zuzenean eta zeharka) laguntzea Getxoko enpresa turistikoen multzoari.

Dokumentu interesgarriak:

EBAZPENAK ETA JUSTIFIKAZIOAK

1 ILDOA: Udalerriko profesional eta enpresen berrikuntza bultzatzeko laguntzak: martxan jartzea negozio-ildo berriak, produktu edo zerbitzu berriak, eta merkaturatzeko edo eraldaketa digitala egiteko modu berriak.

Ebazpena

Epea:

Justifikazioa aurkeztu beharko da diruz lagundutako jarduera amaitu eta 45 egun baliodun igaro baino lehen, honako kasu hauetan izan ezik:

  • Abenduan egiten direnak, zeinak gehienez deialdiaren hurrengo urteko urtarrileko azken egunean justifikatu ahal izango baitira.
  • Udalaren aurretiko oniritziaz, abenduaren 31tik aurrera egiten direnak, zeinak gehienez deialdiaren hurrengo urteko otsaileko azken egunean justifikatu ahal izango baitira.

Justifikatzeko dokumentazioa:

12 eta 17.7 artikuluak

  • Fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga-balio baliokidea duten agiriak; ez da onartuko erosketa-txartelik. (Nolanahi ere, fakturetan pertsona edo erakunde eskatzailearen izena eta IFK jaso beharko dira. Fakturaren kontzeptuan argi eta garbi azaldu beharko da ordainketa zer kontzepturengatik egiten den). Enpresa hornitzailea eskabidean aurkeztutakoa ez bada, enpresa hornitzaileak fakturatutako jarduera egiteko duen esperientziaren txostena aurkeztu beharko da.
  • Aurkeztutako fakturei dagozkien ordainketak egin izanaren egiaztagiriak.
  • 8. eredua: helburu bererako lortu diren beste dirulaguntza batzuen erantzukizunpeko adierazpena, dirulaguntza eman duten organoak eta zenbatekoa, baita Minimis araubidearen mendeko laguntza publikoak ere.
  • 9-L1 eredua: jarduketa-memoria
  • 10-L1 eredua: memoria ekonomikoa: diru-sarreren eta gastuen justifikazio-kontua.

Jarraian aipatzen diren dokumentuak elkarreragingarritasun bidez kontsultatuko dira, betiere horren aurka ez badago. Aurka eginez gero, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

  •  Zerga-betebeharrak egunean izatearen ziurtagiria (zergak EAEtik kanpo ordaintzen badira, dokumentua aurkeztu beharko da).
  •  Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatearen ziurtagiria.
  •  Getxoko Udalarekin zerga-zorrik ez izatearen ziurtagiria.
  •  Getxoko Udalarekin dirulaguntzak itzultzeagatiko ordainketa-betebeharrak egunean izatearen ziurtagiria.

Nortasun juridikorik gabeko ondasun-erkidegoen eta sozietate zibilen kasuan, baldintza horiek betetzeari buruzko kontsulta egingo da bai ondasun-erkidegoarentzat edo sozietate zibilarentzat, bai dirulaguntzaren onuradun den kide bakoitzarentzat.

Nola justifikatu: 

Urratsak:

  • Sartu Administrazio Elektronikoaren Bulegora, ziurtagiri digitala edo itsasontzi-jokoa erabiliz identifikatuta.
  • Identifikatu ondoren, sartu Nire erregistro telematikoan, egin Eskaera, Getxoko Udala, eta aukeratu Idazpen-ereduan honako aukera hau: Enpresentzako dirulaguntzak 2023: 1 Lerroa: Justifikazioa
  • Bete datuak, erantsi eskatutako dokumentazioa eta bidali eskaera.

 

1. NAHITAEZKO dokumentazioa:

1.1.- Edozein eskatzailek aurkeztu beharreko agiriak, edozein forma juridiko dutela ere:

1.2.- Mikroenpresen eta enpresa txikien kasuan aurkeztu beharreko dokumentu osagarria:

  • Enpresaren IFKren kopia.
  • Eraketa-eskrituren, haien aldaketen eta dagokion erregistroko inskripzioaren kopiak (soilik aurreko deialdietan aurkeztu ez badira edo aurkeztu zirenetik aldaketarik egon bada).

1.3.- Nortasun juridikorik gabeko ondasun-erkidegoen eta sozietate zibilen kasuan aurkeztu beharreko dokumentazio osagarria:

2. SOILIK beharrezkoa izatekotan aurkeztu beharreko dokumentuak:

4. eredua: Ordezkaritza ematea (1. eta 2. ildoak). Legezko ordezkaria ez den eta pertsona edo erakunde onuradunaren izenean diharduen pertsona batek eskaria aurkezten duenean soilik aurkeztu beharko da.