Berriak

111 zigor proposamen

2021/05/10

111 zigor proposamen asteburuan COVID araudia ez betetzeagatik

Udaltzaingoak 111 zigor proposamen bideratu ditu asteburuan Covid-19 araudia ez betetzeagatik, gehienak igandean, 00:00etatik 06:00etara. 43 arau-hauste izan dira maskara ez eramateagatik, 40 kalean edari alkoholdunak kontsumitzeagatik eta beste bi erretzeagatik segurtasun tartea errespetatu gabe. Bestalde, eta alarma egoera amaitu aurretik, beste 15 zigor proposamen jarri ziren ordutegia ez errespetatzeagatik eta sei udal itxialdia ez errespetatzeagatik. Ostalaritzako establezimenduri bost jarri dizkiete, ordutegia ez betetzeagatik . 

Gainera, larunbatetik igandera arteko gauean, Udaltzaingoak ehunka gazte bildu ziren udalerriko hainbat aldetan jardun zuen, alkohola edaten ari zirenei  beren jarrera bertan behera uzteko eskatuz. Bestalde, bi liskar desegin zuen eta hainbat ibilgailutan kalteak eragin zituen pertsona identifikatu zuen. 

Egungo egoera dela eta, Udalak eskatzen du erantzukizun indibidualeko eta kolektiboko jarrerak izaten jarraitzeko, oinarrizko babes-neurri sanitarioak bete behar direla gogoratuz: maskara nahitaez erabiltzea, eskuak maiz garbitzea eta pertsonen arteko segurtasun-tartea mantentzea

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +