2024/10/8
Amaia Aguirre alkateak krisi mahaia eta Babes Zibileko Udal plana, 0 fasean, jarri du indarrean, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak haizeguneetan haize-bolada handiagatik iragarritako alerta laranjaren aurrean. Alertaren ordutegia izango da bihar, asteazkena, hilak 9, 06:00etatik 18:00etara. Gogoratu gaurko (asteartea) 21:00etatik biharko (asteazkena) 21:00etara ere abisu horia dagoela.
Udala ohiko prebentzio neurriak hartzen ari da eta zuhaitz-eremuetan ez ibiltzea gomendatzen du, batez ere Zugatzarte pasealekuan eta Maximo Aguirre kalean, tamaina handiko zuhaitzak daudelako. Getxo Kirolaken instalazioen kanpoko kirol-jarduera oro bertan behera utzi da, eta, oro har, herritarrei gomendatzen zaie kontu handiz ibiltzea eta kanpoan kirol-jarduerarik ez egitea.
Gainera, alertaren egoeraren berri ematen ari zaie garabien, dorre instalatuen, aldamioen eta abaren arduradunei, baita ostalaritzakoei SMS mezuak bidaltzen ere. Aurreikusten da Ereagako igogailuaren funtzionamenduan eragina izatea eta segurtasun arrazoiengatik etenaldiak egon ahal izatea. Hondakinen edukiontziei eusteko sistemak ere instalatuko dira haizeguneetako ohiko lekuetan.
Gomendioak
Egoera hauetarako emandako gomendioei kasu egiteko eskatzen du:
• Ondo itxi behar dira eta segurtatu ateak, leihoak eta toldoak
• Loreontziak eta kalera eror daitezkeen objektu guztiak kendu
Kanpoan baldin bazaude:
• Ez joan mendira aipatutako ordutegian eta beharreko izatekotan, prebentzio neurriak hartu.
• Urrundu erlaitz, murru, zuhaitz edo publizitate-hesietatik, eta kontuz ibili egiten ari diren etxeen edo kolokan dauden eraikinen aurretik.
• Aldamio, garabi eta obrako beste elementuak tinkatu.
Bidaiatuz gero:
• Saiatu errepidez ez bidaiatzen, bestela, kontu handiz jokatu beti.
• Aurretik, jakinaren gainean egon zer-nolako eguraldia izango den zu zoazen leku horretan edo pasako dituzun lekuetan.
Itsas ondoan:
• Urrundu hondartzatik eta haize handiaren eraginez sor daitezkeen marea eta olatu handien kolpea jasotzen duten lekuetatik.
• Saiatu itsasontzirik ez erabiltzen eta berrikusi amarrak. Inola ere ez, ez egin uretako kirolik.
Larrialdiren bat izatekotan, honako telefono zenbaki hauetara deitu behar da: 94 466 02 02 (Udaltzaingoa) eta 112 (SOS DEIAK).