2024/8/9
Getxoko Udalak Babes Zibilaren udal Planaren 0 fasea aktibatu du eta Krisi Mahaia deitu ere, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak alerta laranja iragarri baitu iganderako, abuztuak 11, 13:00etatik 21:00etara, muturreko tenperatura altuengatik. Egunean zehar tenperatura maximoak 36 gradu ingurukoak izan daitezke kostaldean eta gauean 22 gradu inguru mantenduko dira.
Freskatzeko, dutxa edo bainu hotzez gain, Udalak udalerri osoan zehar banatutako 77 iturri publikoak eta Areetako Geltokia plazako ur-zorrotaden sistema (10:00etatik 20:00etara martxan) erabiltzera gonbidatzen du.
Beste gomendio batzuk
Likido gehiago edatea
• Edan ohi baino likido gehiago; batik bat, ura.
• Ez itxaron egarri izan arte edateko.
• Saihestu kafeina, alkohola edo azukre gehiegi duten edariak.
• Medikuak muga ezarri badio edan dezakezun likido-kopuruari edo
diuretikoak eman badizkizu, egin kontsulta berari.
Elikadura
• Hartu janari arinak (entsaladak, gazpatxoa, barazkiak, frutak...).
Etxean
• Itxi leihoak eta jaitsi beroa jasotzen duten pertsianak.
• Aprobetxatu bero txikiagoko uneak etxea aireztatzeko eta freskatzeko.
Erabili arropa egokia
• Arropa zabala, arina eta kolore argikoa.
• Oinetako eroso eta freskoa.
Babestu eguzkitik
• Bero handieneko orduetan, ez atera kalera, beharrezkoa ez bada.
• Atera behar baduzu, estali burua eta erabili betaurrekoak.
• Saihestu eguzkia eta jarri itzaletan.
• Ez egin jarduera fisiko bizirik eta luzerik bero handieneko orduetan.
• EZ geratu inoiz eta ez utzi inoiz inor aparkatutako eta itxitako auto batean itzaletan badago ere.
Zaindu pertsona ahulenak
• Arreta berezia jarri umetxoei eta haurrei, adinekoei eta beroa eta hidrataziorik eza direla-eta larri daitezkeen gaixotasunak dituzten pertsonei, esaterako bihotzeko gaixotasunak dituztenei.
Larrialdiren bat izatekotan honako telefono zenbaki hauetara deitu behar da: 112 (SOS DEIAK) edo Getxoko Udalaren Larrialdiak Koordinatzeko Zentroa 94 466 02 02.
Iragarpenen gaurkotzeak eta iragarpenak Euskalmeten (http://www.euskalmet.net)
bitartez segitzea gomendatzen eta kasu hauetan, bereziki, Twitter-en (@Euskalmet) bidez.