2024/12/7
Amaia Aguirre alkateak Krisi Mahaia deitu du Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak bihartik, igandea, hilak 8, 12:00etatik astelehenera, 12:00etara, prezipitazio handiagatik iragarritako alerta laranjaren aurrean.
Getxoko Udalak eta Udaltzaingoak neurri egokiak hartuko dituzte.
HERRITARRENTZAKO GOMENDIOAK:
Prebentzioko neurriak:
* Ez bainatu.
* Errespetatu arriskutsuak izan daitezkeen eremuetara sartzea debekatzen duten seinaleak, eta ez sartu horietara.
* Urrundu olatuak lehertzen diren lekuetatik (haitz, kai-mutur, moila…).
* Ez hurbildu itsas pasealeku, kai-mutur edo itsas labarretara. Uraren indar handiak eraman egin zaitzake.
* Gogoratu zure bizitza bideo edo argazki bat baino garrantzitsuagoa dela.
* Ez joan ibilgailuz kostako errepideetan.
* Urpekaritza egitekoa bazinen, utzi beste baterako.
* Saiatu ontzirik ez erabiltzen, eta begiratu zurea ondo amarratuta dagoen.
* Ez egin uretako kirolik, ezta inondik ere.
Larrialdietan hartu beharreko neurriak:
* Itsasora erortzen bazara, urrundu olatuak lehertzen diren lekutik, laguntza eskatu eta itxoin erreskatatu arte.
* Olatuek eramaten bazaituzte, lasai egon, eta ez egin igeri korrontearen kontra; kostako korronteek indarra galtzen dute tarte batzuetan.
Larrialdiren bat izatekotan honako telefono zenbaki hauetara deitu behar da: 112 (SOS DEIAK) edo Getxoko Udalaren Larrialdiak Koordinatzeko Zentroa 94 466 02 02.