Ikasketak eta Irakaskuntzak
-
Hari saila
-
Musika-lenguaiako saila
-
Pianoaren saila
-
Sustrai tradizionala duten instrumentuen saila
-
Haizezko eta perkusiozko saila
Irakaskuntzaren antolamendua
Instrumentuko espezialitateak
- Akordeoia
- Alboka
- Bateria
- Baxu elektrikoa
- Bibolina
- Biola
- Biolontxeloa
- Bonbardinoa
- Flauta
- Gitarra
- Gitarra elektrikoa
- Kantua
- Klarinetea
- Kontrabaxua
- Oboea
- Perkusioa
- Pianoa
- Saxofoia
- Trikitixa
- Tronboia
- Tronpa
- Tronpeta
- Tuba
- Txistua
Multzoko irakaskuntzak
Musika Eskolaren musikako hezkuntzak garrantzi handia ematen die ikaskuntza eta praktikari multzoko musikan. Horrela, tutoreak egokitzat jotzen duenean, eskolak musika taldeak ditu eta hauetan zentroko ia ikasle guztiak isla daitezke. Taldeok honakoak dira: hariko orkestrak, musika bandak, gitarrako taldeak, jazzeko konboak, akordeoi taldeak, abesbatzak, sustrai tradizionaleko fanfarreak, txirulen taldeak eta ganberako beste motatako taldeak.
Multzoko praktika hauetan eskola kolektiboetan garatutako lanarekin jarraitzen dugu eta hurrengoak bezalako kontuei garrantzi berezia ematen diegu: taldeko afinazioa, aditzea, soinuko balantzea, tinbrea, bat-etortzea eta musika batera egiteko zentzua.
Irakaskuntza Osagarriak
Musikako Hizkuntza
Musikako hizkuntzaren ikaskuntzaren helburua da ahots, erritmo eta entzumeneko hainbat gaitasun garatzea, musikako testua ulertu eta jotzen laguntzen digutenak, bai eta hizkuntza berri honetan alfabetatzea ere. Arnasketa zuzena ikastea, kanonak erabiltzea, ahots bat edo biko melodiak eta abestiak, erritmoaren egitura guztien ezagutza, intonazioa eta musikako teoriaren alderdiak menperatzea, lortzen laguntzen diguten tresnetako bat dira.
Kontaktua
Kontaktua 1. mailako azkeneko urtean dauden ikasleei zuzendutako jarduera da, hauek, ondorioz, aurki instrumentu bat aukeratu beharko dute. Jarduera honen bidez ikasleek saio bat egingo dute instrumentuko espezialitate guztietan. Eskolak bere ikasle guztiei instrumentuekin kontaktu zuzenagoa edukitzeko aukera eman nahi die.
Musikoterapia
Hezkuntzako Beharrizan Bereziak dituzten ikasleei zuzenduta, bere helburua da ikasleen arlo kognitiboa, emozionala, fisikoa eta harreman-gizartekoa garatzen laguntzea soinu eta musikako jardueren bidez. Horretarako ahotsa, gorputza eta erraz erabil daitezkeen musikako tresnak bezalako elementuak erabiltzen ditugu. Musikoterapiak potentzialak garatzea bilatzen du eta musikako esperientzia atsegin emaileak edukitzeko eskaintzen du. Bertan musikak emozioak adierazten eta komunikatzen errazteko tresnarena egiten du. Jarduerak, musika eta instrumentuak ikasle bakoitzari egokitzen zaizkio eta helburuak pertsonalizatuak dira, bere beharrizan eta gaitasunei kasu eginez.
Bi modalitate daude: 40 minutuko banako saioa astean eta taldeko saioa. Ikasleak banaka edo taldean joango dira hauetako bakoitzarekin lan egin beharreko alderdirik garrantzitsuenen arabera.
Irakaskuntzaren antolamendua
MAILA 1 | MAILA 2 | MAILA 3 | MAILA 4 | |
MUSIKA ETA MOGIMENDUA |
MOD 1
MOD 2
MOD 3
|
|||
KONTAKTU INSTRUMENTALA | MOD 3 | |||
ESPEZIALITATEA |
||||
INSTRUMENTUA KANTUA MUSIKOTERAPIA INSTRUMENTU JAZZ |
|
MOD 1
MOD 2
MOD 3
MOD 4
MOD 5
MOD 6
|
MOD 1
MOD 2
MOD 3
MOD 4
MOD 5
MOD 6
|
|
GANBARA TALDEA KONBOA INSTRUMENTU-TALDEA ABESBATZA |
MOD 4
MOD 5
MOD 6
|
MOD 1
MOD 2
MOD 3
MOD 4
MOD 5
MOD 6
|
||
OSAGARRIAK |
||||
LENGOAIA MUSIKALA |
MOD 1
MOD 2
MOD 3
MOD 4
|
|||
JAZZ ARMONIA |
MOD 1
MOD 2
|
Las Arenas
Calle Las Mercedes, 6 - 48930 Getxo - Bizkaia
Teléfono: 944 646 011
Email: aisasi@getxo.eus