Birziklapena

HHS edukiotziak: 574

Zuzeneko kudeaketa udalerrian guztira: 1820 + 200 gehiago etorkizunean
Udalarena ez den kudeaketa, guztira: 328
Edukiontzi guztira: 2148 + 200 gehiago etorkizunean

Gai organikoetarako edukiontzi marroia

edukiontzi marroia

263 edukiontzi + 200 gehiago etorkizunean

Zer birziklatu

Edukiontzi marroian, animalia-jatorriko hondarrez gain (haragi, hestebeteak, arrain eta itsaskiak, arrautzak eta horien oskolak, hezurrak eta gazta), kozinatuak edo gordinak, honako hondakin hauek ere bota daitezke: begetalak (fruituen hondar eta hezurrak, ortuariak, lekaleak, barazkiak, pastak eta arrozak, haziak, fruitu lehorrak eta horien oskolak, zerealak), kozinatuak edo gordinak; loreak eta landareak, belarra eta inauste-hondarrak, ogia, gailetak eta opilak, sukaldeko papera, paperezko ezpainzapiak eta mahai-zapiak, kafe-poso eta -iragazkiak, txikoria, infusio-poltsatxoak, kortxo naturaleko tapoiak, kartoizko arrautza-ontziak eta kartoi ondulatu zikina (guztiak materia organikoz bustiak), brotxetetarako edo beste elikagai batzuetarako zotzak, izozki-makilak eta antzekoak, algak, alpistea, gozokiak, irina, marmelada edo poltsa, ontzi eta tresna konpostagarriak.

 Nola alta eman

Organikoa banatzen duten eta edukiontzi marroia erabiltzen duten pertsonak, 17 astean behin, 37 poltsa konpostagarri eta lore eta landareentzako ongarri-ontzi txikiak eskuratu ditzakete dohainik, Algortako Urgull kaleko udal-bulegoetan, Romo Kultur Etxean eta Fadura eta Gobela kiroldegietako hallean jarritako lau makinetan.

Interesatuek alta eman dezakete zerbitzuan eta edukiontzia irekitzeko txartela eska dezakete www.getxo.info-citi.es web orrian. Baita Algortako (Torrene kalea 3) eta Areeta-Romoko (Las Mercedes kalea 13) Herritarren Arretarako Bulegoetan ere, non ongietorri-kita (aireztatutako edo zulatutako kuboa etxean erabiltzeko, poltsen biribilki bat eta zer hondakin birzikla daitezkeen azaltzen duen iman bat) jasoko duten. Zerbitzuari buruzko informazio gehiago edo zalantzak argitzeko 94 464 43 80 telefono zenbakira edo posta elektronikora jo.

Garbigune Mugikorra

vehículo garbigune

Garbigune Mugikorra

  • asteazkenetan Gobelaurre parkean egoten da, 18.00etik 21:00etara
  •  ostegunetan, Salsidu-Ollarretxen, 10:00etatik 14:00etara, eta Gernika parkean, 18.00etik 21:00etara
  •  ostiraletan, Andra Mari kiroldegian, 10:00etatik 14:00etara, eta Romo-Areetako Geltokia plazan, 18.00etik 21:00etara
  • larunbatetan, Algortako Geltokia plazan kokatzen da, 10:00etatik 14:00etara, eta Bidezabalgo anbulatorioaren ondoan, 18.00etik 21:00etara
  •  igandeetan Iturgitxi-Basarraten, 10:00etatik 14:00etara.

Puntu Garbi Mugikorrean –behar bezala identifikatu eta egokitutako ibilgailua- utzi daitezkeen hondakinak era askotakoak dira: olioak, pintura, laka eta bernizak, izotz-kontrakoak, disolbatzaileak, hidrokarburo hondakinak, iraungitako sendagaiak, hodi fluoreszente eta lanparak, pilak, hondakin elektronikoak, toner/tinta-kartutxoak eta CDak, besteak beste; eta horiez gainera, birziklatu daitezkeen tamaina ertaineko beste hondakin batzuk ere (elektratresna txikiak, txatarra...).

Puntu Garbi Mugikorraren helburua da era horretako hondakinak batu, biltzerakoan sailkatu eta baimendutako gestiogileen instalazioetara eramatea, ondoren tratatu eta birziklatzeko. Modu horretan ez da kutsatzailerik isurtzen hondakin solidoen bilketako sisteman.

- 2018ko Txostena (pdf: 800 Kb)
- 2017ko Txostena (PDF / 949 Kb)
- Hileroko Txostena. 2018ko Urtarrila (PDF / 517 Kb)
- Hileroko Txostena. 2018ko Otsaila (PDF / 442 Kb)
- Hileroko Txostena. 2018ko Martxoak (PDF / 525 kb)
- Hileroko txostena. 2018ko Ekaina (PDF / 450 Kb)

informazio gehiago

Garbigune

Malakate etorbidea

Ordutegia:

>

- astelehenetik ostiralera: 09.00 - 13.30 / 15.30 - 18.00

- larunbatetan eta igandeetan: 9.00 - 13.30

Telefonoa: 652 774 526

Birziklapenerako gaiako material-bilketa

Getxon garbiketaren ardura duen aldi baterako enpresa-elkartearen (ABEE) web orrialdea: CESPA eta ASASER

Altzariak eta inausketa hondakinen bilketako zerbitzu

Etxeko Tresnak Biltzeko Zerbitzua

Nola erabili zerbitzua behar bezala

Etxeko Tresnak Biltzeko Zerbitzuak oso erraz funtzionatzen du: tamaina handiko hondakinak uzteko eta biltzeko gunea zure atariaren aurrean duzun galtzada da  eta, esparru horretan ezin bada, ataritik gertuen dagoen edukiontziaren ondoan. Ahal den neurrian egin ezazu ahalegina hala trafikoa nola edukiontzien bilketa lanak ez  oztopatzeko.

Etxeko Tresnak Biltzeko Zerbitzu hau modu esklusiboan artatzen da 94 464 43 80 telefono zenbakiaren bidez edo www.getxo.info-citi.es web orriaren bidez aldez aurretik eskaera eginda.

Kanal horietan adieraziko zaizu tresnak kalean uzteko egun zehatza. Gehienez 72 orduko epean erretiratzeko konpromisoa dago.

Hondakinak uzteko ordutegia 22:00etatik 06:00etara izango da.

Hondakin horiek bide publikoan ahalik eta gutxien egon daitezen eta eraginik izan ez dezaten, udalak guztion laguntza eskatzen du. Beraz, gogoratu behar da aipatutako eskaera edo aurretiazko hitzordua ezarri behar dela.

Ezin baduzu hondakina adierazitako orduan kalean utzi, Garbigunera edo Larrañazubi bidean dagoen transferentzia-plantara (lehengo hondakindegia) ere eraman ahal izango duzu, zeure kontura.

Papera

Paper-bilketarako 466 edukiontzi urdin daude herri osoan zhear. 

  • 2012: 2.644.500 kg., 32,43 kg./biztanle urtea
  • 2013: 2.473.220 kg., 30,92 kg./biztanle urtea
  • 2014: 2.415.280 kg., 30,25 kg./biztanle urtea
  • 2015: 2.283.425 kg., 28,60 kg./biztanle urtea
  • 2016: 2.496.580 kg.
  • 2017: 3.325.610 kg.
  • %33,21ko gorakada izan du

Arazo nagusiak:

  • Papera edukiontzietatik kanpo egon ohi da; bereziki, kartoizko kaxak. Horiek kanpoan gelditzen dira, ez direlako tolesten eta edukiontzira sartzen.
    Ondorioz, bilketa-zerbitzua mantsotu eta bilketa-kostuak igotzeaz gain, kaxa horiek kalea zikintzen dute edukiontzietako zaborra jaso bitartean.
  • Papera zabor-edukiontzietara botatzen da, ez paper-edukiontzietara. Gainera, tolestu gabe botatzen dira, eta bizilagunek zaborra lurrean utzi behar izaten dute.

Hondakin handiak

  • 2012: 334.800 kg., 4,14 kg./ biztanle urtea
  • 2013: 302.740 kg., 3,78 kg./ biztanle urtea
  • 2014: 401.200 kg., 5,03 kg./biztanle urtea
  • 2015: 442.081 kg., 5,54 kg./biztanle urtea
  • 2016: 106.000 kg.
  • 2017: 148.820 kg.

%40,40ko igoera izan du

Bildutako tamaina handiko materialak Berziklatu enpresan lagatzen dira, bertan tratamendu egokia jaso dezaten.

Inguruko-onurak

Hondakin horien gehiengoa birziklatu edo berrerabili egiten da, eta ondorioz zabortegira botatzeko kopurua jaitsi egiten da.

- Tamaina handiko hondakinen balantzea 2016. urtean 456 tonatik gorakoa da

 

Ontziak

Beira birziklatzeari buruzko datuak Getxon

2020ko azken datuen arabera, Getxoko herritarrek 1.914.796 kilo beirazko ontzi birziklatu zituzten. Horrek esan nahi du herritar bakoitzak batez beste 25,03 kilo beira birziklatu zuela (83 ontzi inguru). Edukiontzi-tasari dagokionez, Getxon batez beste 257 biztanle daude edukiontzi bakoitzeko, eta gaur egun 297 iglu daude hiri osoan instalatuta beirazko ontzien hondakinen bilketarako.

Beira birziklatzearen onurak ingurumenarentzat

Edukiontzietara botatzen den beira %100ean birziklatzen da eta ontzi berriak egiteko erabiltzen da, mugarik gabe eta jatorrizko propietateak galdu gabe. Beira birziklatuz zabortegien hazkundea saihesten da. Beira birziklatzea funtsezko elementua da klima-aldaketaren aurkako borrokan. Ontzi berrien fabrikazioan birziklatutako beira erabiltzean, naturako lehengaiak ateratzea saihesten da, lurzoruen higadura eta gure ingurunearen baso-soiltzea saihestuz. Gainera, fabrikazio-prozesuan CO2 gutxiago isurtzen da eta energia aurrezten da.

Arropa

Getxon 23 ehun-edukiontzi daude eliza, ikastetxe, osasun-zentro, inguruetan, etxeko ehunak botatzeko. Beraz, 3.471,26 biztanleko edukiontzi bat.

Emaitzen konparaketa

2017. urtean, 341.751 kg arropa jaso ziren eta Kooperara eraman ziren, berau arduratzen baita ingurumen tratamendu egokia emateaz.
Azken bilketatik jasotako datuen arabera, aurreko urtean bezala, datuek gorantz jarraitzen dutela ikus dezakegu.

Ingurugiro-onurak

  • Ehunen birziklapenak ingurumena kontserbatzeko jarrerak indartzen ditu, berreskurapen testuinguru global baten barruan.
  • Bilketa horren ondorioz, edukiontzi finko eta zehatzen bidez, isuriak murrizten dira hiri hondakin solidoen bilketan eta ehunak eta arropak gehiago berrerabiltzen dira.
  • Koopera sozietate kooperatiboak, Cáritas eta Rezikleta elkarteek osatua, helburu bikoitza dauka: horrelako hondakinak berrerabiltzea, batetik, eta lanpostuak sortzea, bestetik. Izan ere, gizartean kaltetuta dauden taldeak sartzen ditu bere jardueran.
  • Gainera, herritarren partaidetza ere sustatzen da, arropa eman eta bigarren eskuko arropa kontsumitzean. Izan ere, bildutako arroparen zati bat denda eta arropategietara eramaten da, Ecorropa etiketapean, eta nagusientzako zentro, osasun zentro eta abarretara ere eroaten da, dohaintza gisa.
  • Bildutako arroparen beste zati bat industria oihaletarako, artile birziklapenerako, landaretza ehunetarako... eta esportaziorako erabiltzen da.

Edukiontzien zerrenda

Pilak / Etxeko toxikoak

Getxon 107 pila-edukiontzi daude, gehienak Getxo Enpresarenak, denda eta ikatetxeetan banatuta. Beraz, 746,16 bizt/eduk. Denda horiek batez ere pilak banatzen dituztenak dira. Horrez gain, 19 edukiontzi ere jarri dira bide publikoan.

Emaitzen konparaketa

 2017an 13.644 kg. gainditu dira.  Pilak Ecolecera bildaltzen dira, ingurumen aldetik ondo tratatzeko, hondakin oso kutsagarriak baitira.

Ingurugiro-onurak

Pilen birziklapenetik metal astunak lotzen dira, hala nola, merkurioa, zinka,... Lortutako kopurua oso handia ez den arren, birzkiklatzeak ingurugiroari egiten dion onura nabarmena da, oso metal kutsatzaileak baitira.

Beira

Beira-bilketarako 284 edukiontzi berde daude herri osoan zehar. Beira bildu eta birziklatzera eramateaz Ecovidrio arduratzen da.

  • 2012: 1.593.660 kg., 19,54 kg./biztanle urtea
  • 2013: 1.567.500 kg., 19,59 kg./biztanle urtea
  • 2014: 1.540.050 kg., 19,29 kg./biztanle urtea
  • 2015: 1.672.871 kg., 20,95 kg./biztanle urtea
  • 2016: 1.631.050 kg.
  • 2017: 1.835.730 kg.
  • hau da, bildutako kilogramoak %12,55 igo dira.

Arazo nagusiak

  •  Botilak edukiontzietara desorduetan botatzen dira eta bizilagunei botilak botatzean sortutako zaratak molestatu egiten die.
  • Ostalaritzako edukiontzi bereziak arazoak eragiten ari dira, izan ere, ostalari askok beira plastiko-zorroarekin batera botatzen dute, eta ondorioz, zorroa irekitzeko mekanismoan katigatzen da. Hala, edukiontzia ezin izaten da ondo hustu eta irekita gelditzen denez, kalea zikintzen da.

Obra-hondakinak

  • 2012: 417.800 kg., 5,17 kg./biztanle urtea
  • 2013: 497.260 kg., 6,22 kg./biztanle urtea
  • 2014: 452.000 kg., 5,66 kg./ biztanle urtea
  • 2015: 380.260 kg., 4,76 kg./ biztanle urtea
  • 2016: 576.520 kg.
  • 2017: 508.800 kg.
  • Hau da, %11,75ko murrizketa egon da.

Udalerrian bildutako obra hondakinak enpresa espezialista batera eramaten dira, ondoren berrerabiltzeko. Obra hondakinak txikitutakoan, errepideetan betelanak egiteko edo zoladurak jartzeko erabil daitezke.

Onurak

Natura-guneak babesten dira:

  • Baliabide mineralak gutxiago ustiatzen direlako.
  • Material horiek gutxiago erabiltzen direlako.
  • Zabortegien iraupena luzatzen delako, ez erabiltzeagatik.

Hondakin elektriko eta elektroniko (HEE) / Txatarra

  • 2012: 19.000 kg., 0,24 kg./biztanle urtea
  • 2013: 26.380 kg., 0,33 kg./biztanle urtea
  • 2014: 28.760 kg., 0,36 kg./biztanle urtea
  • 2015: 50.100 kg., 0,63 kg./biztanle urtea
  • 2016: 2016: 74.760 kg.
  • 2017: 104.960 kg.
  • hori %40,40ko igoera izan du
  • Ecolecera eramaten dira, birziklatzeko eta dituzten elementu kutsagarriak kontrolatzeko.

Olioa

Getxon, etxeko olioaren 54 edukiontzi laranja jarri dira: non daude

Emaitzen konparaketa

  • 2016: 63.124 kg.
  • 2017: 63.644 kg.
  • igoera: 0,86%

Bildu den etxeko olioa Rafinor enpresara eramaten da, Biodiesel gisa erabiltzeko.

Ingurugiro-onurak

Etxeko olioak ur kopuru handiak kutsatu ditzake. Bestalde, saneamendu hodiak trabatzea eragiten du eta hiriko karraskariak elikatzen ditu.

Dendak

Udalerriko arrandegi, fruta-denda eta supermerkatu ia guztiak atxiki dira dagoeneko dendaz denda hondakinak gaika biltzeko sistemara. Getxon 2015eko otsailean ezarri zen sistema. Horrez geroztik, zerbitzua handituz joan da pixkanaka-pixkanaka beste saltoki batzuetara, beste era bateko materialak sortzen dituztenak: papera/kartoia edo egurra. Helburua da aipatutako saltokiek sortzen dituzten hondakin guzti guztiak birziklatu, %100, eta Getxo jasangarriago bat, garbiago bat eta zikinkeria eta usain txar gabeko bat lortzea. Udalaren erronka da %50eko mailara iristea 2022an, hondakinen gaikako bilketan, Europar Batasuneko araudia aintzat hartuta.

informazio gehiago

Inausketa

Udalak gogorarazten die lorezaintzako eta berdeguneetako mantentze-lanak dituzten auzo-komunitateei zer nolako zerbitzua duten inausketa-hondakinak eta landare-hondakinak (loreak eta landareak, hosto lehorrak, belarra…) birziklatzeko. Horretarako, nahikoa da materia organikorako edukiontzi marroia irekitzeko txartela eskatzea.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +