Berriak

2021/06/03

Bandera urdina jarri da dagoeneko Ereagako eta Arrigunagako hondartzetan

Bandera Urdina dago jarrita gaur ostegunetik, hilak 3, Ereaga eta Arrigunagako hondartzetan. Gaurkoan eguraldiak lagundu ez badu ere, Joseba Arregi Ingurumeneko Hiri Zerbitzuetako eta Ingurumen Kalitateko zinegotziak bandera jaso du eguerdian Ereagan, ADEAC-FEE Ingurumen Hezkuntzako eta Kontsumitzaileen Elkarteak ematen duen ingurumen-kalitatearen bereizgarria.

Bandera Urdinaren azken helburua da turismoaren garapen jasangarria eta hondartzetan eta inguruetan Ingurumenarekin kudeaketa errespetutsua lortzea. Ereaga eta Arrigunaga, berriro, bereizgarri hau duten Bizkaiko bi hondartza bakarrak dira.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +