Tokiko 2030 Agenda

helburuak

  • Nazio Batuen 2030 Agendak eta bertan jasotako Garapen Jasangarrirako 17 Helburuek esparru bat proposatu zuten 2015. urtean, bertatik abiatuta mundu mailako eraldaketa saihestezina gauzatzeko. Horrek Ekintza Plan gisa duen indarraldia zalantzarik gabekoa da gaur egun; izan ere, beharrezkoa dugu erronka eta mehatxu globalei aurre egiteko hobeto prestatuko gaituzten sistemak eskuratzeko.
  • Euskadik dagoeneko eman ditu gure lurraldean Garapen Jasangarrirako Helburuak ezartzeko pausoak; horretarako, Eusko Jaurlaritzak Agenda Euskadi Basque Country 2030 Agenda hartu zuen 2018an.
  • Mota horretako ekimenak herritarrengandik gertuen dauden erakundeetatik, hau da, udalerrietatik, sustatutako ekintza zehatzetan islatu behar dira. Udalerriek elkarri estu lotuta dauden erronkei egin behar diete aurre, eta ikuspegi estrategiko eta integral batetik baino ezin zaie eraginkortasunez heldu.
  • Garapen Jasangarrirako Helburuek Tokiko Agenda 21en konpromisoak mantendu dituzte zati batean; beraz, Tokiko Agenda 2030 garatuz jarraipena emango zaio Getxok duela hamasei urtetik hona ezarri duen Tokiko Agenda 21 ekimenari.
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +