Ekintza Plana

ildo estrategikoak

- Tokiko Agenda 2030eko Ekintza Plana: plana

  • Getxoko Tokiko 2030 Agendaren Ekintza Planak 5 ildo estrategiko dauzka, Getxo udalerrian iraunkortasunaren zutabeak barnean hartzen dituena.
  • Plan hori osatzen dute ekintzak agente sozioekonomikoek landu dituzte, Ingurumeneko Tokiko Foroak hilero egiten dituen batzarretan. Gainera, iraunkortasunarekin zerikusia daukaten udal arloetako arduradun teknikoek ekintzak berrikusi, analizatau eta lehenetsi dituzte.
  • Getxoko Jasangarritasunerako Ekintza Plana prestatzen eta horri buruz eztabaidatzen parte hartu duten udal arloak hauek izan dira: Ingurumeneko Hiri Zerbitzuko eta Ingurumeneko Kalitateko Arloa, Azpiegitura, Obrak eta Zerbitzu Arloa, Energia, Ura, Komunikazioa, Kontratazioa eta Plangintza, alor horretan espezializatuta dagoen enpresa baten aholkularitzarekin.

Nork parte hartu du plana egiten?

  • Plana egiten parte hartu duten eragileak hauek dira: Ingurumeneko Tokiko Foroa, udaleko arlo teknikoak eta gobernu taldea.
  • Tokiko 2030 Agendaren Ekintza Planean, Ingurumeneko Tokiko Foroak proposatutako ekintza guztiak jaso dira eta udaleko arlo teknikoek aztertu eta berrikusi ondoren, azkenean, udaleko gobernu taldeak onetsi behar du plana.

Nola egiten da planaren gauzapenaren jarraipena?

  • Jarraipen Plan baten bidez. Haren helburua ekintzak betetzearen maila eta beraien eboluzioa eta gauzapena ebaluatzea izango da. Horretarako, adierazle batzuk hautatu dira, erdietsi gura diren helburuak zein mailatan betetzen diren jakiten lagunduko digutenak. Getxon erabili den iraunkortasun adierazleen sistema Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak eta IHOBE Ingurumenaren Kudeaketarako Sozietate Publikoak proposatutakoa da.

21 Tokiko Agendaren Ekintza Planaren jarraipenerako dokumentuak:

 

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +