Agenda 2030

ekintzak

  • 2015ean, Nazio Batuen Erakundeak (NBE) Garapen Jasangarriari buruzko 2030 Agenda onartu zuen, herrialdeek eta beren gizarteek pertsona guztien bizitza hobetzeko bide berri bati ekiteko aukera bat, inor atzean utzi gabe.
  • Garapen Jasangarrirako 17 Helburu (GJH) ditu agendak, eta  askotariko gaiak biltzen dira bertan: pobrezia desagerraraztea, klima aldaketaren aurka borroka egitea, hezkuntza, emakumeen berdintasuna, ingurumena babestea edota gure hirien diseinua.
  • Estrategia berriak munduko garapen programak arautuko ditu datozen urteetan. Erabaki hori hartzean, estatuek konpromisoa hartu zuten hura ezartzeko behar ziren baliabideak mobilizatzeko, batez ere pobreenen eta ahulenen premietan oinarritutako itunen bidez.
  • Agendak konpromiso komun eta unibertsala dakar, hala ere, herrialde bakoitzak bere garapen jasangarriaren bilaketan berariazko erronkei aurre egiten dielako, estatuek subiranotasun osoa dute beren aberastasun, baliabide eta jarduera ekonomikoaren gainean, eta bakoitzak bere helburu nazionalak finkatuko ditu, GJHei atxikiz.
  • 2020-2030 hamarkadan, jarduteko beharra funtsezkoa da gora egiten ari den pobreziari aurre egiteko, emakumeak eta neskatilak ahalduntzeko eta klima larrialdiari aurre egiteko.

http://www.udalsarea21.net/

 

 Zure iritzia ezagutu nahi dugu eta zure kezkak eta ardurak zeintzuk diren jakin: ingurugiroa@getxo.net
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +