Ingurumen Aretoa

Getxoko Udalaren menpe dagoen ingurumen informazioari eta sentsibilizazioari buruzko ekipamendua da. Hain zuzen ere, gure ingurunean Garapen Jasangarria bultzatzeko sortu da.

Aula Ambiental

Getxoko Ingurumen Aretoa Larrañazubiko zabortegi zaharraren lursailetan kokatutako baserri birgaituan kokatzen da. Bolueko Hezegunetik oso hurbil eta Hondakinen Transferentzia Zentrotik distantzia laburrera kokatuta, hezegunera zuzendutako errepidetik risten da, hots, hezegunetik 800 metrotara.

Orokorrean Getxoko herritarrei eta bere gizarte-ehun osoari: ikastetxeak, kultura-elkarteak, adinekoen elkarteak, etab.

Zentroa eta programazioa familia-izaerako bisitak bereziki kontuan hartuta diseinatu dira.

Zein da xedea?

  • Inguruko osagairik garrantzitsuenak ezagutzera ematea, betiere ingurumenaren ikuspegitik, bai naturarekin zerikusia dutenak bai hiri-ekosistemarekin zerikusia dutenak.
  • Gizakiek egindako jarduerek ingurumenaren gain sortzen duten eragina azaltzea.
  • Ingurumena zaindu eta hobetzeko jokabideak garatzea.
  • Gure hur-hurreko ingurumenaren garapen iraunkorra sustatzea, batik bat, herritarrei informazioa eta prestakuntza eman eta horien parte-hartzearen bitartez.

Zerbitzuak

  • Eraikin nagusia: ingurumenari buruzko erakusketa etengabea: panelak, ikus-entzunezkoak, joko elkarreragileak... Goiko solairuan bulegoak eta erabilera anitzeko aretoa.
  • Zurezko eraikin erantsia: esparru diafanoa jarduerak burutu ahal izateko. Tailerra eta zerbitzuak eskaintzen dira.
  • Piknik eta aisiarako gunea: mahaiak, eserlekuak eta haurrentzako jokoak.
  • Lorategi botanikoa: Getxoko ekosisteman adierazgarria den landaredia.

Programazioa

  • Ingurumen Aretoko URRIko programazioa

Autogidatutako ekintzak antolatu ditugu. Adin desberdinentzat daude prestatuta eta izena aurretik eman behar da.

...

Ingurumen Aretoa

Larrañazubi auzoa 12B
48992 Getxo

Telefonoa: 688 883 596
Posta elektronikoa: info@ingurumenaretoagetxo.eus
Webgunea: https://www.ingurumenaretoagetxo.eus/

Ordutegia

Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etatik 17:30etara
Larunbatetan, igandetan eta jai egunetan: 10:00etatik 14:00etara.
Abuztuan itxita.

@getxokoingurumenaretoa
@IngurumenAretoa
@getxoingurumenaretoa