Tximeleten oasia
Lorategi-gunea da, tximeleta-populazioak laguntzeko prestatzen direnak (horien kopurua, erlea bezalako beste intsektu batzuekin gertatzen den moduan, murriztuz baitoa urterik urtera, arrazoi desberdinengatik), baita bestelako polinizatzaileak ere.
Getxoko lehenengo “Tximeleten oasia” ipini dute Larrañazubiko Ingurumen Aretoko arboretumean.
Udal Ingurumen Arloa izan da ekimena gauzatu duena, Getxo-Leioa Oinarrizko Lanbide Heziketa Zentroko landa-lorezaintzako ikasleen laguntzarekin. Estatuan garatzen ari den proiektua da, Zerynthiak, tximeletak eta bizi diren tokiak ikertu, dibulgatu eta zaintzeko Elkarteak, eta SIECEk, Ekosistemak Ikertu eta Zaintzeko Iberiar Elkarteak, bultzatzen dutena. Egitasmoari esker, dagoeneko Oasi ugari dira penintsulan barrena banatuta daudenak; eta, aipatutako helburuaz gainera, hiritarren kontzientzia ere astindu nahi du tximeleta-populazio murrizketaren arazoari eusteko.
Espezie ezberdinak hazteko landare egokiak
Getxo-Leioa ikastetxeko ikasleek eraiki duten Oasia bi baratze-alorretan dago banatuta (lurraren gainean lau angeluko bi sekzio dira), ondo bereizitakoak, bertako landare-espezieekin hornituta daudenak: lehenengoan, tximeleta-beldarrentzat elikagai-iturri bakarra dien landareak ipini dira, imagoak –metamorfosi prozesua amaitutakoan helduarora iritsi den intsektua- errunaldi faserako erakartzen dituzten landareak direlako. Aldameneko baratze-alorrerako, berriz, loreztitan aberatsak diren landare mota askotarikoak aukeratu dira, tximeleta helduentzat.
Labur esanda, Ingurumen Arloan sortutako Oasiak espezie ezberdinak hazteko landare egokiak ditu, beldar mota ezberdinek landare espezie desberdinak behar baitituzte beren garapenerako. Oasi honetan, “makaon” bezalako tximeleta handiak aurkituko ditugu, baina baita landa-eremuetan normalean gizakiokin elkarbizitzen direnak ere: “aza-tximeleta handia” edo “kolia” izenez ezagunak, adibidez. “Kolibri-esfingea” deituriko sitsa ere, egunez hegan egiten duena eta erlastar antza daukana; erraz ikus daiteke loreztia hartzen baitu hegan egiten duen bitartean, pausatu barik.
Lanak amaitu ondoren, maiatza eta ekainean gauzatu dira, Zerynthia elkarteak identifikazio-zenbaki bat eman dio Ingurumen Aretoko Oasiari; ondorioz, Estatu osoko “Tximeleten oasia” sareko partaide bihurtu da. Halaber, udal ingurumen ekipamendu horrek hiritarrei eskaintzen dien era askotako baliabideen barruan sartu da; eta zientziarekin lotutako hainbat jarduera egiteko agertoki ezin hobea izango da.
Ingurumen Aretoa
Larrañazubi auzoa 12B
48992 Getxo
Telefonoa: 688 883 596
Posta elektronikoa: info@ingurumenaretoagetxo.eus
Webgunea: https://www.ingurumenaretoagetxo.eus/
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etatik 17:30etara
Larunbatetan, igandetan eta jai egunetan: 10:00etatik 14:00etara.
Abuztuan itxita.
@getxokoingurumenaretoa
@IngurumenAretoa
@getxoingurumenaretoa