Animalien kontrola

Zerbitzu honen helburua osasuna bermatzea da, animalia mota batzuek (muridoek, intsektuek,...) daramatzaten agente patogenoen transmisioaren aurka, udalaren eskumenekoak diren eremuetan: kaleak, parkeak, lorategiak, lehen hezkuntzako ikastetxe publikoak, udal merkatuak, hondakindegia, eta abar.

Udalak desinfekzioko eta arratoiak eta intsektuak hiltzeko zerbitzu hau enpresa batekin dauka kontraturik, Izurriteen aurkako Establezimendu eta Zerbitzuen Erregistro Ofizialean dagoena. Enpresa horrek, aldiroko txoke-tratamenduez eta geroko mantenimenduaz gain, bizilagunek egiten dizkieten dei puntualetan ere jardungo du.

Nola jokatu kalean desinfekzioko eta arratoiak eta intsektuak hiltzeko arazo baten aurrean?

Jar zaitez harremanetan Ingurumen Arloarekin nahiago duzun bidea erabiliz:

  • HABetara.
  • Telefonoz deituz: 944660191.
  • Idatziz.

Azaldu zein arazo ikusi duzun. Adierazi zure izena, helbidea eta telefono zenbakia. Arazoa ahalik eta azkarren konpontzen ahaleginduko gara.

oficina-medio-ambiente

Ingurumen Arloa

Foruak 8 kalea
48992 Getxo

Telefonoa: 94 466 01 91
Posta elektronikoa: ingurumena@getxo.eus
Arretarako ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:etara.