Ekintza Plana
Getxoko Tokiko 2030 Agendaren Ekintza Planak 5 ildo estrategiko dauzka, Getxo udalerrian iraunkortasunaren zutabeak barnean hartzen dituena.
Tokiko Agenda 2030eko Ekintza Plana PDF
- Plan hori osatzen dute ekintzak agente sozioekonomikoek landu dituzte, Ingurumeneko Tokiko Foroak hilero egiten dituen batzarretan. Gainera, iraunkortasunarekin zerikusia daukaten udal arloetako arduradun teknikoek ekintzak berrikusi, analizatau eta lehenetsi dituzte.
- Getxoko Jasangarritasunerako Ekintza Plana prestatzen eta horri buruz eztabaidatzen parte hartu duten udal arloak hauek izan dira: Ingurumeneko Hiri Zerbitzuko eta Ingurumeneko Kalitateko Arloa, Azpiegitura, Obrak eta Zerbitzu Arloa, Energia, Ura, Komunikazioa, Kontratazioa eta Plangintza, alor horretan espezializatuta dagoen enpresa baten aholkularitzarekin.
Nork parte hartu du plana egiten?
- Plana egiten parte hartu duten eragileak hauek dira: Ingurumeneko Tokiko Foroa, udaleko arlo teknikoak eta gobernu taldea.
- Tokiko 2030 Agendaren Ekintza Planean, Ingurumeneko Tokiko Foroak proposatutako ekintza guztiak jaso dira eta udaleko arlo teknikoek aztertu eta berrikusi ondoren, azkenean, udaleko gobernu taldeak onetsi behar du plana.
Nola egiten da planaren gauzapenaren jarraipena?
- Jarraipen Plan baten bidez. Haren helburua ekintzak betetzearen maila eta beraien eboluzioa eta gauzapena ebaluatzea izango da. Horretarako, adierazle batzuk hautatu dira, erdietsi gura diren helburuak zein mailatan betetzen diren jakiten lagunduko digutenak. Getxon erabili den iraunkortasun adierazleen sistema Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak eta IHOBE Ingurumenaren Kudeaketarako Sozietate Publikoak proposatutakoa da.
21 Tokiko Agendaren Ekintza Planaren jarraipenerako dokumentuak:
- Tokiko Agenda 2030eko Ekintza-Planaren egikaritze-mailari buruzko ebaluazioa 2020-2023
- 2006-2022 Tokiko iraukortasunaren adierazleen bilakaera
- Getxoko tokiko jasangarritasun adierazleen bilakaera 2006-2020
- 2016-2019ko ekintza-planaren gauzatze-mailari buruzko ebaluazioa
- Getxoko tokiko jasangarritasun adierazleen bilakaera 2006-2018
- 2016-2019 ekintza planaren betearazpen mailaren ebaluazioa
- 2017ko Ekintza planaren eboluzioa
- 21 Tokiko Agendako Tokiko Ekintza plana 2016-2019
- Ekintza Plana 2012-2015
- 2012-2015 jarduera planaren berrikusketa 2015eko otsailaren 21ea
Ingurumen Arloa
Foruak 8 kalea
48992 Getxo
Telefonoa: 94 466 01 91
Posta elektronikoa: ingurumena@getxo.eus
Arretarako ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:etara