Eskolako 2030 Agenda
Eskolako 2030 Agenda, udalerriko 2030 Agendaren zati modura garatzen da. Ikuspegi horren ardatza ikastetxea da, baina eskola-udalerria lotura baino askoz gehiago da. Horregatik, oinarrizkoa da udala prozesuan sartzea, eta udala den heinean, ikastetxeei laguntza teknikoa ematen die.
- 2030 Eskola agenda zer den laburbiltzeko, esan dezakegu hezkuntza-komunitateak bere ikastetxearen eta bere ingurunearen kalitatea eta iraunkortasuna lantzeko hartzen duen konpromisoa dela.
- 2030 Eskola Agendaren bidez, ikasleek beren inguruaren ingurumen arazoak aztertu eta ulertu ahal dituzte, eta gizarte bidezkoago bat eta ekologikoki iraunkorra lortzeko herritar arduratsu izateko prestatzen dira.
- Hauek dira haren hiru ardatz nagusiak: Curriculuma berriztatzea, ikastetxea eta ingurunea modu iraunkorrean kudeatzea, eta komunitatearen parte hartzea.
- Proiektu honetan denek parte hartzen dute: irakasleek, ikasleek, irakasleak ez diren langileek eta, noski, familiek.
- Urtero prozesua hainbat fasetan garatzen da GJHei lotutako gai edo arazo baten gainean. Kronologikoki, lehenengo fasea Antolaketa eta Plangintza izango zen; bigarrena, Sentsibilizazioa eta Motibazioa; hirugarrena, Diagnostikoa; eta laugarrena, Ekintza Plana. Azkenik, bosgarren fase bat dago, gainerakoen desberdina, prozesu osoan zehar dagoena; Komunikazioa eta Ebaluazioa da, nortasun eta ezaugarri bereiziekin.
- Getxon, oinarrizko gaiak landu dira, hala nola energia, hondakinak, ura, biodibertsitatea edo mugikortasuna. Azken urteotan, konplexuagoak diren beste batzuk garatu dira: klima aldaketa, kontsumo arduratsua, geodibertsitatea edo lurra zaintzea.
- Aurkezpena Udalari: 2023
Nortzuek parte hatzen dute?
- Parte hartzea funtsezkoa da 2030 Eskolako Agendaren garapenean. Horregatik, batez ere ikastetxeen, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren, Ingurumen eta Lurralde Antolaketa Sailaren eta udalen arteko lankidetzan oinarritzen da.
- Getxoko ikastetxeak 2004. urtean hasi ziren beren ingurunearen kalitatearen eta jasangarritasunaren alde lanean, eta zazpi ikastetxek ekin zioten bide luzeari, baina pixkanaka gehiago sartu dira. Gaur egun, 11 ikastetxe daude guztira, eta haien artean daude: Romo Eskola, Aixerrota-Getxo BHI, Madre del Divino Pastor, Azkorri, San Nikolas ikastola, San Ignacio, Zubileta, Larrañazubi, Julio Caro Baroja, Juan Bautista Zabala eta Santísima Trinidad ikastetxea. Asmoa da pixkanaka Getxoko zentro guztiek -guztira 20 daude- eta, eskala handiagoan, Euskal Autonomia Erkidego osokoek jasangarritasunaren alde lan egiteko konpromisoa hartzea.
Ingurumen Arloa
Foruak 8 kalea
48992 Getxo
Telefonoa: 94 466 01 91
Posta elektronikoa: ingurumena@getxo.eus
Arretarako ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:etara