Kirol ikastaroak

Getxo Kirolak-ek bi ikastaro-mota eskaintzen ditu: garaikoak eta ikasteko zikloaren barnekoak, kirol-jardueran oinarrizko prestakuntza izatea bermatzeko.

Ikastaroak egin ahal izateko, Getxo Kirolak-eko abonamendu-txartela eduki behar da, eta, aurrez, aurreinskripzioa egin beharko da Fadurako edo Gobelako bulegoetan edota Administrazio Elektronikoaren Bulegoaren bitartez, izapideen atalean zehaztutako moduan.



 

2024/2025 denboraldiko kirol-ikastaroak


Kontsultatu hemen 2024/25 denboraldirako ikastaroen programazioa: Haurrak eta gazteak / Helduak / Nagusiak 

Izen-emate berriak

Ikastaro horietan aurrez izena eman nahi duten pertsona guztiek beren eskaera aurkez dezakete ekainaren 17tik ekainaren uztailaren 15era bitartean. Hala behar den kasuetan, mailari buruzko txartela eguneratuta izan beharko dute. Uztailaren 17an plazak automatikoki esleitzeko zozketa egingo da; kontuan izan behar da, lehen fasean, pertsona bakoitzeko eskaera bat bakarrik artatuko dela. Ondoren, plazak libre geratuko balira, esleitze-sistemak prozedura errepikatuko luke, harik eta dauden plazen eskaintza osatu arte.

Aukeraren bat baliogabetu edo zuzendu nahi izanez gero, idatziz edo web bidez egin beharko da uztailaren 18tik 24ra.

Abuztuaren 1etik aurrera, beste epe bat irekiko da plazen eskaintza osatu arte izena eman ahal izateko.

Ikaskuntza-zikloko ikastaroak

Aurreko denboraldian, igeriketa, tenis edo padeleko ikastaro batean matrikulatuta egon diren eta jarraitzeko eskubidea duten pertsonek aurretiko izen-ematea egin dezakete maiatzaren 27tik ekainaren 7ra. Ekainaren 11n pertsona bakoitzeko plaza bat esleituko duen zozketa egingo da.

Nola egin aurretiazko inskripzioa:

Kirol-ikastaroak egin ahal izateko, Getxo Kirolak-en abonamendu-txartela eduki behar da eta aurretik inskripzioa egin eskaera-inprimaki hau beteta. Inprimakia Fadurako edo Gobelako bulegoetan entregatu behar da ikastaro mota bakoitzari dagozkion epeetan (irakurri goian).

Aurretiazko inskripzioa interneten bidez egin daiteke Getxo Kirolak-eko Administrazio Elektronikoaren Bulegoa-n



2024ko udako ikastaroak


Getxo Kirolak-ek 1.500 plaza eskainiko ditu Fadurako eta Gobelako kiroldegietan uztailean eta abuztuan antolatuko diren udako ikastaroetan. Programazioaren barnean, haurrei eta gazteei zuzendutako jarduerak daude, eta helduentzat padel modalitatea ere sartzen da. Izena emateko, beharrezkoa da abonu-txartela edukitzea.

Eskaintzaren barnean, 4 eta 14 urte arteko haurrentzako aisialdiko eta kirol anitzeko ikastaroak aipatu behar dira; astelehenetik ostiralera egingo dira goizetan, eta zaintza-zerbitzua ere egongo da jardueren ordutegia baino ordu erdi aurretik eta ondoren. Egunero ingelesa emango da ordubetez. Horrez gain, Grand Slam ikastaroak egongo dira 8 eta 16 urte arteko adingabeentzat, tenisa, padela eta uretako jarduerak praktikatzeko; halaber, Getxo Igeriketa klubak igeriketa-klaseak emango ditu 4 eta 17 urte arteko adingabeentzat.

Aurretiko izen-emateak maiatzaren 3ra bitarte egin daitezke Fadurako eta Gobelako herritarren arretarako bulegoetan edo Getxo Kirolaken web orrialdearen bidez. Izapidea online egiteko, NAN elektronikoa edo sarbide pertsonaleko gako bat behar dira; azken hori kiroldegietako bulegoetan eskatu behar da. Online sarbide-gakoak aukera ematen du instalazioak erreserbatzeko nahiz kirol-ikastaroen altak eta bajak kudeatzeko edozein deialditan –udako ikastaroak eta garaiko ikastaroak–. Plazen zozketa maiatzaren 7an argitaratuko da.

Kirol-klubek antolatutako kirol-jardueren eskaintza

Getxo Kirolak-en eskaintzaz gain, Getxoko klubek ere kirol-ikastaroak eta -campusak antolatuko dituzte udan honako modalitate hauetan: atletismoa, kirol egokitua eta inklusiboa, errugbia, eskubaloia, futbola, gimnasia erritmikoa, psikomotrizitatea eta gimnasia, igeriketa, patinajea, kirol anitza, saskibaloia, tenisa, txirrindularitza, arrauna, bela, kayaka, paddle surfa, surfa eta xakea.

Horietan izena emateko ez da beharrezkoa izango Getxo Kirolaken abonu-txartela edukitzea, baina badutenek %7ko deskontua eskuratu ahal izango dute.

Aurtengo udako udal kirol-eskaintzan, “Gimnasia eta aquagym kostaldean” doako programa ere sartzen da, 60 urtetik gorako pertsonentzat. Egunero ordubeteko klasea emango da 10:00etatik 11:00etara, hainbat kirol-parketan eta Ereagako hondartzan.

Getxo Kirolak-ek liburuxka bat argitaratu du udako kirol-eskaintza osoarekin (udal-erakundeak antolatutakoa nahiz klubek antolatutakoa), eta liburuxka Fadurako eta Gobelako bulegoetan jaso daiteke edota hemen deskargatu: Ikastaroen programa.

Getxo kirolak

Fadura

Fadura

Los Chopos Etorbidea, 60 - 48992 Getxo - Bizkaia

Telefonoa: 94 430 80 70
Ohizko ordutegia: 08:00etatik 14:15era.

Gobela

Luis López Oses z/g - 48930 Getxo - Bizkaia

Telefonoa: 94 404 51 51
Ohizko ordutegia: 08:00etatik 14:15era.

Andra Mari

Zientoetxe, s/n. - 48933 Getxo - Bizkaia

Telefonoa: 944 916 517
Ohizko ordutegia: 08:30etik 21:30era