ITZULPEN ZERBITZUA
Itzulpenak zure kabuz egin nahi badituzu
Hurrengo itzultzaileak erabili ditzakezu:
Elia
Itzultzaile neuronala
Guk egingo dizugu itzulpena, urte osoan eta doan
Edonolako idatzia edo testua prestatu behar baduzu (mezu komertzialak, bisita-txartelak, menuak…), hauxe duzu aukera. Zerbitzu honen bitartez, zure kartelak eta idatziak euskaraz edo ele bietara, zuk nahi duzun bezala, izango dituzu. Itzuli edo zuzendu nahi duzun testua gehi@getxo.eus helbide elektronikora bidali eta eskatutakoaren erantzuna posta elektronikoaren bidez jasoko duzu.
NORENTZAT DA ZERBITZUA?
- Txikizkako merkataritza eta ostalaritza.
- Orokorrean, establezimendua, egoitza edo denda kalean duten eta hizkuntza paisaian (kartelak, testuak...) eragin nabarmena duten saltokiak, bulegoak eta bestelakoak. Kanpo geratzen dira finantza erakundeak, enpresa handietako ordezkaritza-bulegoak eta antzekoak. Argibideetarako edo zalantzak argitzeko: 94 466 00 10 euskara.zerbitzua@getxo.eus
ITZULPENAK BESTE HIZKUNTZA BATZUETARA
- Zerbitzu hau Getxoko Udaleko Turismo arloak kudeatzen du, beraz, jar zaitez beraiekin harremanetan: infoturismo@getxo.eus / 94 491 08 00. Testuak euskarara itzultzeko eskaerak gehi@getxo.eus helbidera bidali behar dira.