Berriak

"Creyente" laburmetraiak

2021/06/02

"Creyente" laburmetraiak "Wanted" programaren azken deialdia irabazi du

kartel irudia wanted

"Creyente" da Wanted programaren azken deialdia irabazi duen proiektua, Sustapen Ekonomikoaren eta Gazteriaren arloek deitutakoa, gazteek garatutako proiektuei laguntzeko, finantzaketarik, aholkularitza teknikorik, orientaziorik eta abarrik ez izateagatik, errealitate bihurtzeko zailtasunak dituztenei hain zuzen. Fikziozko film labur hau Iker Gonzalez getxotarrak zuzendu eta idatzi du, Adriana Rolloso soinu buru duela.

Bere bizitza erlijio katolikoari eskaini dion apaiz gazte baten istorioa kontatzen du filmak, hau baita bere errealitate ezagun bakarra, bizitzak ustekabeko bira txiki bat ematen duen arte. Une horretan ezagutuko ditu beste errealitate batzuk, lehen baloratu ere egin ez zituen gaiak birplanteatuz.

Iker Gonzalezek berak aitortu duenez, "ilusio handiz sortutako proiektua da eta erlijioaz hitz egiteaz gain, nolabait maitasun istorio bat ere bada. Ikusleak historia honen parte izatea da helburua, ikusleek beren sinesmenei, printzipio moralei eta ingurukoekin dituzten harremanei buruz hausnar dezaten giroa sortuz”.

Film labur hau aurrera eramateko jaso duen saria 10.000 eurokoa izan da, baina oraindik ez du estreinaldirako datarik eta behar bezala iragarriko da. Oraingo honetan, lehiaketara aurkeztu ziren zazpi proiektuetatik aukeratu den bakarra izan da, eta horiekin tailer bat egin zen. Inplikatutako zerbitzuak hurrengo "Wanted 2021" deialdian lanean ari dira.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +