Berriak

2021 Udalekuak

2021/06/04

Daturen bat zuzena ez bada edo plazaren bat nahi ez baduzu jar zaitez lehen bait lehen Gazteria Zerbitzuarekin harremanetan 944.660.018 telefonoan (ordutegia, 7:15-14:30) edo posta elektroniko bat bidaliz gazteria@getxo.eus helbidera

Plazak hutsik geldituz gero itxaron zerrendako umeei aukera emango zaie. Leku libreak geratzen badira, itxaron zerrendako haurrak sartuko dira.

Ordainketa egiteko prozedura

Ordainketa egiteko epea ekainaren 3tik 16a bitartean zabalduko da, biak barne. Epe horretan ordainketa egiten ez bada plaza automatikoki galduko da.

Ordainketa egiteko jarraitu honako urrats hauek:

  1. HItzordua eskatu du Herritarrentzako Arreta Bulegotara joan ahal izateko eta han esan udalekuak ordaindu nahi dituzula eta umearen izena eta ordaindu nahi duzun txanda eman. Ordainketa egiteko dokumentua emango dizute. Ordainketa egingo duena ez bada izena eman duena hemen aurkituko duzun inprimakia bete eta eraman beharko duzu.
  2. Dokumentu horrekin internet bidez ordaindu ahal izango da, edo eraman banketxe batera eta bertan ordaindu (ez duzu ordainagiria berriro ekarri behar)

Informazio batzarra. Plaza lortu duten familiei ekainean egingo den informazio-bilera baterako deia egingo zaie.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +