Berriak

Luzapena

2021/05/06

Gazteentzako aholkularitza psikologikoko zerbitzua luzatu da, "Getxo Ekinez" planaren funtsak baliatuta

Gazteentzako aholkularitza psikologikoko zerbitzua urte amaierara arte luzatu da. Getxo Ekinez programaren barruko jarduketa da, COVID-19aren ondorio sozioekonomikoei aurre egiteko, eta 9.000 euroko aurrekontua du.

Zerbitzu hori, 2010etik Martikoenaren lokaletan ematen ari zen aholkularitza sexologikoaren osagarri gisa, 2020ko urtarrilean hasi zen Algortako Gaztelekuan abiatu zen Getxoko 13 eta 30 urte bitarteko gazteei zalantzak argitzen laguntzeko, baita autoestimuarekin, harremanetako segurtasun ezarekin, tristurarekin, antsietatearekin eta bikote-harremanetako zailtasunekin lotutako ondoez mota desberdinei aurre egiteko ere.

Aurrekoetan adierazi dugun bezala, pandemia-egoerak, besteak beste, nabarmen eragin du gora egitea ondoez psikologikoek gazteen artean. Horregatik, Getxo Ekinez programan onartutako ekintzei esker, urtarrilean abian jarri genuen zerbitzu hori proba pilotu gisa mantentzeko aurrekontua izango dugu”,  Gazteria arloko Gonzalo Ayo zinegotziak adierazi duenez.

Zerbitzua Algortako Gaztelekuko lokaletan ematen jarraituko da astean behin. Bertaratzeko, hitzordua eskatu behar da aldez aurretik, mezu bat bidaliz edo 685 70 41 18 (Teresa) telefono-zenbakira deituz eta aholkularitzapsikologikoa@getxo.eus posta elektronikoaren bidez.


Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +