Guregune Gaztelekua

Zer da?

Guregune Gaztelekua 11 (beteak) 17 urte bitarteko gazteentzako lekua da. Lagunekin gustura egoteko, jendea ezagutzeko, hainbat jardueratan parte hartzeko edo zure ekimenak aurrera ateratzeko espazioa da.

Zer gin daiteke bertan?

Hainbat gune daude:

  • Topagunea: Berbetan, aldizkari bat irakurtzen, pelikulak ikusten edota Play-an jolasten egoteko tokia.
  • Ordenagailu eta mahai-joku gunea.
  • Ping-pong mahaia eta futbolina eta dituen gela.
  • Sukaldea: praktikatzeko eta tailerrak egiteko

Zer egin behar da?

Ezer ez, ez da ordaindu behar, ezta izena eman ere. Etorri besterik ez. Hori bai, COVID-19arekin lotutako murrizketek dirauten bitartean ama, aita edo tutore legalak sinatutako baimena ekarri beharko duzu. Deskargatu hemen

Noiz irekitzen da?

  • Astearte, asteazken eta ostegunetan 17:00etatik 20:00etara.
  • Ostiral eta larunbatetan: 17:00etatik 21:00etara.
  • Astelehenetan, igandeetan eta abuztu osoan itxita dago.

Non dago?

Romo

RKEan, Santa Eugenia Plaza 1, behea

Telefonoa: 944.660.022

Posta-e: guregunegaztelekua@getxo.eus

 programazioa  

 

 getxo_guregune

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +