39. Arte Eszenikoen Jardunaldiak 2021

39. Arte Eszeniko Jardunaldiak / 39. Jornadas de Artes Escénicas

Arte Eszenikoen jardunaldiak eszena-modalitate anitzei zabalik dagoen egitaraua proposatuko digute, esaterako  dantza, zirkua eta diziplina askotariko generoak. Urriaren 8tik 24ra, egitarau anitza gerturako dizkigute. Guztira, 11 ikuskizun izango dira eta horretan adin guztietako zaleek non aukeratu izango dute.

EGITARAUA

Urriak 8 (ostirala)

HOUDINI, Sun magoa

  • 19:00h.
  • 8€

Houdiniren argazkia, Sun magoa / Imagen Houdini, el mago sun

Disney Channel kanalak eskaintzen duen Houdini kluba telesaioaren magoak bere ikuskizun berria aurkeztuko digu. Horretan, igarkizunak, agerpenak eta desagerpenak ez dira  faltako eta nola ez, ur tanketik ihes egiten duen saio zoragarria. Mago Sunek ezinezkoarekin amets egin eta ilusioa berriz izan dezagun lortuko du. Galduko al duzu?

 

Urriak 9 (larunbata)

MAITASUNAREN ITXIERA, Arriaga Produkzioak

  • 19:00h.
  • 12€

Maitasunaren Itxiera kartela / Imagen cartel Maitasunaren Itxiera

Maitasunaren itxiera lanean bikote baten elkarrizketa latza ikusiko dugu lan honetan. Protagonisten bakarrizketa-trukeak hiltzen ari den maitasunaren bortizkeria adierazten du. Beldurra eta askapena nahastuko dira bikotearen elkarrizketa lazgarrian, gizon baten eta emakume baten arteko borroka suntsitzaile eta gupidagabean.

 

Urriak 10 (igandea)

AL DESNUDO, Metamorphosis Dance (Iratxe Ansa)

  • 19:00h.
  • 12€

Iratxe Ansa dantzan / Imagen de Iratxe Ansa bailando

Zeintzuk dira normalean publikoak ikusi ezin dituen gauzak? Nola funtzionatzen du dantzari baten irudimenak inprobisazio batean? Musika eta mugimendua uztartzen dituen lan honetan, Iratxe Ansak eta Igor Bacovichek galdera hauei eta beste askori erantzun nahi diete.

 

Urriak 12 (asteartea)

YO... EN UN BANCO VERDE, Utopian

  • 19:00h.
  • 15€

Obraren kartela / Cartel de la obra

Ariadna, Haizea, Mar eta Amancio eserleku batean jesarri nahi dira, bakoitza bere bizitzaren bilaketan abiatzeko. Baina horretarako eserleku berdea behar dute, argazki erakusketa baten barruan dagoen eserlekua, dirudien bezain eskuragarria ez dena. Lan honek bizitzan aurrera jarraitu ahal izateko etapa bakoitzean hausnartzeko beharra islatzen du.

 

Urriak 14 (osteguna)

ENCUENTROS, Compañia de Danza Denis Santacana

  • 19:00h.
  • 8€

Imagen obra Encuentros / Encuentros antzezlanaren argazkia

Bi ezezagun, leku eta une berean, beren begiradak elkar gurutzatzen dituzte eta topo egiten dute. Zer gertatuko litzateke komunikazio-ekintza hori gertatzen uztea erabakitzen badugu? Dantza garaikidea eta flamenkoa fusionatzeko lan hau hizkuntza komuna bilatzea ez dela helburua dioen ideiaren gailurra da.

 

Urriak 15 (ostirala)

LA EXTRAÑA PAREJA, Caliban Teatro

  • 19:00h.
  • 12€

Imagen Cartel de la obra / Antzezlanaren kartela

Flora senarrak utzi berri duen adin ertaineko emakumea da. Lur jota eta nora joan jakin gabe, bere buruaz beste egiteko pentsatzen hasi da. Bere lagunetako batek etxean hartuko du krisia igaro arte. Istorioa «La Extraña Pareja» jatorrizko antzezlanaren berdina da, baina, oraingoan, emakumeak izango dira protagonista nagusiak.

 

Urriak 16 (larunbata)

SIN PAR, Fritsch Company

  • 19:00h.
  • 8€

antzezlanaren argazkia / imagen de la obra

Lan hau All Inclusive Ondarearen Europako Jardunaldien barruan dago, eta dibertsitatea duten pertsonak artearen eremuan integratzera bideratuta dago. Hausnarketatik eta erronka propioen bilaketatik abiatuta sortuta, adierazpen-lengoaien eta gorputz-lengoaien bidez, dantzariek harreman pertsonalak aztertzen dituzte hainbat testuingurutan, horiek baitira ikuskizuneko piezen lotura.

 

Urriak 17 (igandea)

PEREZ SAGUTXOA, Glu Glu

  • 17:00h.
  • 8€

Kartelaren argazkia / Imagen del cartel

Glu Glu-k Perez Sagutxoaren benetako istorioa taularatzen du, urteetan zehar muga, belaunaldi, amets eta burko guztiak gainditu dituen kondaira. Ipuin klasikoko formatuan, umore, dantza eta abestien bitartez, ahulenak zaintzea –adinekoak zein umeak- ardatza duen alegiazko istorio hau kontatuko digute.

 

Urriak 22 (ostirala)

MENTIRAS COTIDIANAS, Producciones Maestras

  • 19:00h.
  • 12€

antzezlanaren argazkia / imagen de la obra

Hitzordu bat, lau lagun eta ardo ugari izango dira eguneroko gezurrei buruzko komedia garaikide honen eragileak, egunerokotasuna errazten duten gezurrak, ondoriorik gabekoak, ala bai? Eremu lohitsu horretan bizi dira Mateo, Marcos eta Juana, hiru heldu arrakastatsu. Edaten dutenean, jakin, sentitu eta jasaten dutenaz hitz egiten dute, osatu gabeko bizitzaren frustrazioez, hain zuzen ere.

 

Urriak 23 (larunbata)

ATZERRIAN LURRA GARRATZ, Huts Teatroa - Artedrama

  • 19:00h.
  • 12€

antzezlanaren argazkia / imagen de la obra

Aurora Mora bere instalazio artistikoari azken ukituak ematen ari da, bere bizitza betirako aldatuko duen deia jasotzen duenean. Posible al da gurea ez den lur batean sustraitzea? Posible al da, familia eta aberriaren zama gainean dugula, hegaldi propioari ekitea? Eta, gau batean, gure bizitzaren norabidea erabaki beharko bagenu? Esaera zaharrak dioen bezala: «Atzerrian lurra garratz, hoña ibini egik baratz».

 

Urriak 24 (igandea)

ALPHA, Ganso&Cía

  • 17:00h.
  • 6

antzezlanaren argazkia / imagen de la obra

Keinu eta clown antzezlan honek, lo gaudela, gure subkontzienteak atea erdi irekita uzten duen uneetara garamatza; ametsen, ahaztutako oroitzapenen eta nahigabeko fantasien unibertsoari bide ematen dion momentura. Istorioaren protagonistak, bere fantasien biktima, beldur unibertsalez barre eragingo digu bere bizipen komikoekin.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +