Tratamendu-jardueren erregistroa

Getxoko Udalak eta bere erakunde autonomoek konfidentzialtasuna bermatzen dute datu pertsonalen tratamenduan; halaber, bermatu egiten dute segurtasuna lortzeko neurri teknikoak eta antolakuntzakoak ezartzea, Europako Parlamentuaren 2016/679 (EB) Erregelamenduarekin eta datuen babesaren arloan indarrean dagoen legeriarekin bat etorriz.

ayuntamiento

Herritarrek webguneko kudeaketa- edo izapide-zerbitzu espezifiko batzuetara iristeko ezinbestekoak diren datu pertsonalak eman behar dituzte.

Izaera pertsonaleko datu horiek Getxoko udalaren eta bere erakunde autonomoen (Kultur Etxea, "Andrés Isasi" Musika EskolaGetxo Kirolak edo Udal Egoitza) tratamendu-jardueretan sartzen dira, eta tratamendu bakoitzaren helburu espezifikoaren arabera tratatuko dira, datu pertsonalak babesteari buruz ezarritako erregulazioarekin eta lege-araudiak eskatutako segurtasun-neurriekin bat etorriz, bereziki datuen tipologiaren eta aurreikus daitezkeen arriskuen arabera Segurtasun Eskema Nazionalak eskatutakoak.

Tratamenduaren legitimazioa gehienbat legezko betebehar bat betetzean oinarritzen da baina, aldi berean, legitimazio hori interesdunaren adostasunagatik  eta/edo bizi-interesak babesteagatik eta/edo kontratu bat betearazteagatik gerta daiteke.

Datuak gordetzeko epea berariazko legeriak datu pertsonalen tratamendu bakoitzerako zehaztutakoaren eta ondorioztatzen diren minimizazio-irizpideen araberakoa izango da.

Jasotako datuak lagatzeko interesdunak derrigorrez baimena eman beharko du aldez aurretik edo, bestela, indarrean dagoen legerian aurreikusitakoaren arabera lagako dira.

Getxoko udalak eta bere erakunde autonomoek konfidentzialtasuna bermatzen dute datu pertsonalen tratamenduan; halaber, bermatu egiten dute segurtasuna lortzeko neurri teknikoak eta antolakuntzakoak ezartzea, Europako Parlamentuaren 2016/679 (EB) Erregelamenduarekin eta datuen babesaren arloan indarrean dagoen legeriarekin bat etorriz.

Dokumentu bizia da, Getxoko udalaren zein erakunde autonomo guztien egungo jarduera islatzen duena. Dokumentu horrek informazio-egitura hau du:

  • Dagokion arloa eta unitatea. 
  • Tratamenduaren izena 
  • Arduradunaren eta Datuak Babesteko Ordezkariaren izena eta harremanetarako datuak 
  • Tratamenduaren helburua 
  • Datuak tratatzeko biztanleko oinarri juridikoa 
  • Interesdunen kategoriak edo kolektiboak 
  • Datuen kategoriak 
  • Datuak jakinarazi zaizkien edo jakinaraziko zaizkien hartzaileak
  • Kontserbatzeko epea 
  • Segurtasuneko neurri teknikoak eta antolamendukoak 
  • Datuen jatorria 
  • Datu horien nazioarteko transferentziak egitea aurreikusten den

Komeni da adieraztea baimenean soilik oinarritutako tratamenduen kasuak edozein unetan ken daitezkeela. Inguruabar hori gertatuko balitz, udalak edo dagokion erakunde autonomoak baimena kendu zaien datuak tratatzeari utziko lioke.

Zure datuak behar bezala tratatu ez direla uste baduzu, Datuak Babesteko Ordezkariari jakinarazi behar diozu (lehenengo koadrorako esteka), hala badagokio  erreklamazio bat hasteko.

...

Udaletxea

Foruak kalea, 1
48992 (Algorta) Getxo