Emakumezkoen kulturarteko elkarrizketak

cartel

Emakumeen  kulturarteko elkarrizketak – Jabekuntzarako kulturarteko espazioa bertako emakumeen eta emakume migratuen topagunearen aldeko espazioa da . Uste dugu inkontziente kolektiboan sarritan funtzionatzen duten aurreiritziak eta estereotipoak apurtzeko modu onena espazioak sortzea dela, bertan esperientziak partekatzeko eta protagonisten beraien eskutik migrazio-prozesura hurbiltzeko.

Amatasun transnazionala, emakumeen migrazio-fluxuak, emakumeen aurkako indarkeria, etxeko enplegua, jabekuntza, munduko abestiak edo migratutako emakume-elkarteen proposamenenak ezagutzea izan dira aurreko urteetan jorratutako gai batzuk.

Saio guztiak ikuspegi feminista eta kulturartekoarekin jorratzen dira eta  eta dinamika parte-hartzailearekin.

Emakumeen  kulturarteko elkarrizketak – Jabekuntzarako kulturarteko espazioa Getxoko udalaren Berdintasun eta Immigrazio Zerbitzuek antolatutako ekimena da, eta Emakumeentzako Jabekuntza eskolaren barruan kokatzen da.

Parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da. Informazio gehiago berdintasuna@getxo.net helbide elektronikoan edo 94 4660136 zenbakian.

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +