2023/4/21
Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak lankidetza hitzarmena sinatu dute Esnatu Zerbitzua, era deszentralizatuan Algortan egokitutako bulego batean emateko. Zerbitzuak hurrengoak biltzen ditu: Emakumeen aurkako indarkeria matxistaren biktimei laguntza psikologikoa emateko programa, sexu-indarkeriaren biktimei laguntza psikologikoa emateko programa eta tratu txarren edo sexu-askatasunaren aurkako delituen egileei laguntza psikologikoa emateko programa. Lau urteko indarraldia izango duen akordio horren arabera, Udalak bulego bat egokitu du Algortako Urgull kaleko Gizarte Zerbitzuetan, Getxon eta haren eragin-eremuan (Sopela, Urduliz, Plentzia, Gorliz, Lemoiz, Berango, Barrika, Mungia eta Laukiz ) bizi diren pertsonentzat. Bestalde, eta Foru Aldundiak programa emateko eta koordinatzeko talde profesionala.
Zerbitzuaren esku-hartzearen edukiak hurrengoak aurreikusten ditu: diagnostikoa eta balorazioa, Banakako Psikologia Arreta, jarraipena, ebaluazioa, beste zerbitzu batzuetara bidaltzea, hala badagokio, koordinazioa eta jarraipena udal Gizarte Zerbitzuekin, eta solasaldiak eskaintzea.
Aurreikusita dago bulegoa maiatzaren hasieran martxan hastea, eta bere ordutegia astelehenetik ostegunera izango da, 09:00etatik 18:00etara, eta ostiraletan, 09:00etatik 14:00etara. Zerbitzura jo nahi dutenek aurretiko hitzordua eskatu beharko dute 94 662 05 05 telefono zenbakian.