2022/11/8
Feminista al zara? da Getxoko Udalak abian jarri duen kanpainaren izenburua, 2022ko Partaidetza bidezko Aurrekontuen zenbateko batekin, herritarrek lehenetsitako proiektu bat izan delako. Feminismoei buruzko kaleko dibulgazio-ekimen bat da eta horretarako, bi totem jarri dira (bata gaztelaniaz eta bestea euskaraz) Algortako Geltokia plazan, eta, ondoren, Ibaiondo kalean, Areeta eta Romo artean, feminismoaren egoeraren berri emateko, berdintasunean aurrera egiteko errealitatea eraldatzeko beharraz eta indarkeria matxistaren aurka borrokatzen jarraitzearen garrantziaz informatzeko, emakumeen arteko aliantzen garrantzia azpimarratzeko eta, aldi berean, hausnarketa-prozesu bat bultzatzeko, bizitza erdigunean jartzeko herritarrak antolatzearen eta inplikatzearen garrantziaz kontzientziatze aldera.
Kanpaina totema osatzen duten lau informazio-paneletan oinarritzen da, feminismoaren borrokari buruzko memoria-ariketa egiten laguntzen duten testu eta argazkiek osatuta. Aldi berean, emakumeen batasuna eta aniztasuna erakusten dute, munduko hainbat une eta lekutan. “Munduko kultura guztietan eta leku guztietan, historian zehar eta baita gaur egun ere, emakumeek egunero jasaten dituzten eta gure praktikei aurre egiten dieten diskriminazioa eta indarkeriak zalantzan jarri behar ditugu, horiek desagerrarazi ahal izateko. Eraldaketa-bide luzea dugu oraindik hezkuntzan, erakundeetan eta komunikabideetan, tratu ona eta erantzunkidetasuna etxe guztietan izatea lortzeko. Gaur inoiz baino gehiago, bizitza erdigunean jarri behar dugu. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna defendatzen baduzu, inplikatu zaitez Getxoko mugimendu feministetan”, nabarmendu du Carmen Díaz, Gizarte Kohesioko zinegotziak.