Segurtasuna
2024ko maiatzaren 6ko 2335 zenbakiko zinegotzitzaren Ebazpenaren bidez, eta otsailaren 29ko Alkatetzaren 776/2024 Dekretuan jasotako eskuordetzaren indarrez (dekretu hori uztailaren 5eko 3605/2023 Alkatetzaren Dekretuaren osagarria), Getxoko Udaleko Gobernu Irekiaren eta Modernizazioaren Arloko Modernizazio eta Herritarren Arretarako Zerbitzuko zinegotzi delegatuak erabaki du, Informazioaren Segurtasunerako Batzordeak proposatuta, Segurtasunaren Eskema Nazionala (SEN) arautzen duen maiatzaren 3ko 311/2022 Errege Dekretura Egokitzeko Udal Planean jasota dauden Getxoko Udalaren, tokiko erakunde autonomoen eta lotutako edo mendeko sektore publikoko erakundeen informazioaren segurtasun-politika onartzea.
Aipatutako Informazioaren Segurtasun Politika hori Getxoko Udalaren gardentasun-atarian argitaratu behar da. Hori guztia bat etorriz Gardentasunari, Informazio publikoa eskuratzeko bideari eta Gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legearen 6 bis artikuluarekin.