2024/7/4
Getxo Kirolak-ek hiru jarduera praktiko antolatu ditu 60 urtetik gorako pertsonentzat. Lehenengoa, erorketen prebentzioari buruzkoa, uztailaren 10ean egingo da; bigarrena, zoru pelbikoa lantzeari buruzkoa, abuztuaren 12an izango da; hirugarrena, berriz, erlaxazio-tekniken ingurukoa, irailaren 4an egingo da. Horiek guztiak 11:30etik 12:30era bitartean izango dira (erorketen prebentzioari buruzko tailerra izan ezik, 2 ordukoa izango baita), Romo Kultur Etxean.
Hiru prestakuntzak doakoak izango dira, eta baldintza bakarra Getxokoa izatea da. Aldez aurretik izena eman behar denez, posta elektroniko bat bidal daiteke atencionalclientegk@getxo.eus helbidera edota deitu 747 439 545 telefono-zenbakira.