2024/6/11
Getxo Kirolak-ek ekainaren 14an ireki zituen Fadurako kanpoko igerilekuak. Irailaren 8ra arte iraungo du udako denboraldiak eta, uda-sasoian ohi bezala, 7:30etik 21:30era egongo da irekita igerileku olinpikoa, eta 10:30etik aurrera, berriz, haurrentzako igerilekuak, berdeguneak eta eguzkia hartzeko guneak. Igerilekuetako kafetegi-zerbitzua egongo da zabalik 11:00etatik 20:30era (asteburuetan 10:00etatik 20:30era).
Fadurako barruko igerilekuei dagokienez, bestalde, honako ordutegia izango dute: astelehenetik ostiralera, 16:30etik 19:30era, eta asteburu eta jaiegunetan, berriz, 10:30etik 14:30era eta 16:30etik 19:30era. Abuztuaren 29tik irailaren 8ra (biak barne) igerileku hauek ez dira eskura izango urteko mantentze-lanak direla eta.
Jendearentzako arretari dagokionez, gogoratu behar da bulegoek goizeko ordutegian (8:00etik 14:15era) bakarrik emango dutela arreta ekainaren 17etik irailaren 13ra bitartean.
Gobelako kiroldegia
Uda osoan egongo da irekita Gobelako kiroldegia. Igerilekuak, aldiz, itxita egongo dira abuztuaren 15etik 28ra (biak barne), urteroko mantentze-lanak egiteko.
Andra Mariko kiroldegia
Andra Mari kiroldegiaren kasuan, ekainaren 15etik irailaren 15era arte, udako ordutegia hauxe izango da: 8:30etik 14:00etara eta 16:30etik 21:00etara (igandeko arratsaldetan 17:30etik 21:00etara).