2023/9/12
Denboraldi honetan 6.000 plaza inguru eskainiko dira, eta %70 jada erreserbatuta daude
Izena emateko egutegi ofiziala amaitu eta gero, Getxo Kirolak-ek aukera eskaintzen du oraindik kirol-ikastaroetan izena emateko urrian hasiko den denboraldi berrian, plaza libreak badaude eta. Ia 6.000 plazaren %70 erreserbatuta badaude ere, oraindik izena eman daiteke adin-tarte guztiei zuzendutako 45 modalitatetako batean: haurrak, helduak eta adinekoak.
Udalerriko kirol-klubekin lankidetzan haurrentzat antolatutako jarduerei dagokienean, oraindik plazak geratzen dira dantza modernoan, arte martzialetan, tenisean eta igeriketan, Fadurako nahiz Gobelako kiroldegian.
Helduentzako eskaintzari dagokionez, indoor ziklo, yoga, global fitness eta teniseko ikastaroetan izena eman daiteke bi kiroldegietan.
Adinekoentzako programazioari dagokionean, berriz, oraindik badira plazak Faduran, gimnasia, kaleko gimnasia eta teniseko ikastaroetan.
Interesatuek ikastaroei buruzko programa osoa kontsulta dezakete Getxo Kirolak-en web orrialdean edota informazio guztia biltzen duen liburuxka jaso herritarrak artatzeko Fadurako eta Gobelako bulegoetan. Era berean, inskripzioak bulegoetan aurrez aurre nahiz www.getxokirolak.eus web orrialdearen bidez egin daitezke.