2024/9/5
Urriaren 20ra arte zabalik Argia Ereiten Sarirako hautagaitzak proposatzeko epea.
Sariaren helburua da euskararen gizarte erabilera babestea, sustatzea edo hedatzeko zereginetan nabarmendu diren erakunde, elkarte edo pertsona fisiko nahiz juridikoak goraipatzea.
NOLA AURKEZTU HAUTAGAITZA
Saria Ibon Garagarza eskultore getxotarraren lana da.
Aurreko sariak
Lehen edizioaren irabazlea Laura Lapeyra izan zen. Saridunak Juan Bautista Zabala ikastetxeko Gurasoen Elkartean euskararen erabileraren alde egindako lanagatik jaso zuen saria. Bigarrena Bittor Egurrolarentzat izan zen, bizitza osoa hizkuntza sustatzera dedikatzeagatik; hirugarrena San Nikolas ikastolarentzat, bere 50.urteurrenean euskarazko heziketan burututako lanagatik; laugarrena Nahikari Ayorentzat, udalerriko ikastetxeetan bertsolaritzaren alde egindako lanagatik; bosgarrena Gobela Ikastolarentzat, bere 50.urteurrenean; seigarrena Josu Esnaola eta Alfredo Lopez de Gereñu euskaltzaleentzat, euskararen alde egindako lana, eta bereziki udalerrian duela 20 urte baino gehiago abian jarritako Berbalaguna aitortzeko, zazpigarrena Goñi familiarentzat, Getxogaso gasolindegian egindako lanagatik, zortzigarrena Getxo Aixerrota Boleibol Kirol Taldeari, bere kirol jardueran euskara sustatzeagatik; bederatzigarrena ALBErentzat 1980an sortu zenez geroztik euskararen eta euskal kulturaren alde egindako lanagatik, eta hamargarrena Maren Goienaga Madariaga, C.D. Galea Senior A taldeko entrenatzaileari, klubaren barruan euskara sustatzeagatik; hamaikagarrena Victoria Bengoa, Josu Larrañaga eta Armando Llamosasi, toponimia ibilbideen diseinuan eta edukien lanketan egindakoagatik. 2022an Joserra Onaindiari euskaraz bizitzeko bere jarrera nekaezinagatik eta diasporan bizi diren euskal hiztunei bihotzeko hizkuntzan jarduteko on-line laguntzeagatik. 2023an berriro maila lokalera bueltatu zen saria eta Geroa ikastolak bere 50 urteetan egindako lana saritu zen eta batipat, Loli Hernandez irakasleari merezitako omenaldia eskaintzeko baliatu zen. Iaz, Haria Getxoko euskal gazte aisialdi elkarteari eman zitzaion saria, nerabeentzako euskarazko jarduerak era boluntarioan antolatzeagatik.