Dirulaguntzak

 

Getxon erroldatutako 17 eta 23 urte bitarteko gazteentzat, gidabaimena ateratzeko azterketa euskaraz egin badute.

Azterketa teorikoa euskaraz egiteagatik eskatzaileak, gehienez, 100 euro jasoko ditu.

Dirulaguntzei buruzko informazioa hemen: dirulaguntzak

Deitu edo idatzi Euskara Zerbitzura eta liburu teorikoa oparituko dizugu!

100 euroko erregai-txartelen zozketa

Azterketa teorikoa euskaraz egiten duten Getxoko gazteen artean, Udalak 100 euroko 3 erregai txartelen zozketa egingo du.

Hauxek dira azken irabazleak:

AGER ETXEBARRIA PEREZ

"Ez nuen arazorik izan, azterketako galderak ondo idatzita zeuden. Gidabaimena euskaraz bezalako jarduera txiki hauekin euskara sustatzen laguntzen dugu."

 

ARANTZA DÍEZ PINEDO

"Gauza onak bakarrik ikusten dizkiot gidabaimena euskaraz ateratzeari: euskara sustatu, dirulaguntza jaso, erregai txartelen zozketan parte hartu... Eta gainera, lehenengoan atera nuen inolako arazorik gabe!"

 

IBONE BLAS BASAÑEZ

"Betidanik ikasi dudanez euskaraz, gidabaimena ere euskaraz egiteko ideia izan nuen; gainera, lehengusu batek ere esperientzia ona izan zuen eta horrek eman zidan azken bultzada."





 

 

Erraza da, anima zaitez!

Hementxe dituzu benetako 9 test autozuzengarri, ikus dezazun gidabaimena euskaraz ateratzea erraza dela.

Azterketa testak:

Gainera, DGTk eskura jartzen dituen testak euskaraz hemen aurkitu ditzakezu.

Eta zalantzaren bat baduzu hiztegia ere ipintzen dugu zure eskura.

Hiztegiak:

AUTOESKOLA KOLABORATZAILEAK:

  • AMEZTI Amezti kalea, 9. Tel. 94 491 09 15
  • ARIAS Mesedeetako kalea, 28. Tel. 94 463 88 57
  • DRIVE Salsidu kalea, 20. Tel. 94 407 36 08
  • DRIVE Udaberri kalea, 8. Tel. 94 407 43 48
  • MANOLO Gobela kalea, 25. Tel. 94 463 84 38
  • GIDATU Urkiola kalea, 4. Tel. 94 430 06 05

2023ko kartela